El Dorado

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Muisca txalupa ospetsua, honek eta beste hainbat urrezko piezen El Doradoren kondairaren sorkuntza piztu zuten.

El Dorado (euskaraz Urreztatua) espainiar eta ingeles esploratzaile eta abenturazaleek irrika handiz luzaroan bila aritu ziren kondairazko leku edo hiri bat da, horien artean euskal abenturazale ugari zeuden, adibidez Lope Agirre edo Pedro Urtsua. Kondairaren arabera leku honetan urre kopuru amaigabeak omen zeuden, bertan metal hau hain ohikoa zenez mespretxuz alboratua izaten omen zen.

Ustez, leku hau Hego Amerikako Amazonas ohianean omen zegoen, horregatik abenturazale asko aberastasun horien bila Brasil, Ekuador, Peru eta Venezuelara atera, eta sarritan ahaleginean heriotza topatu izan zuten. Leku hau bereziki Granadako Erresuma Berrian zegoela uste izan zen. Kondaira 1530 urtealdera sortu zen, espainiarrek bertako amerikar herritarren kondaira eta aipamen ugariei jaramon egin eta euren urre bilaketa griñarekin nahastu zenean.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]