El Fary

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
El Fary
Datu pertsonalak
Izen osoa Jose Luis Cantero
Ezizena El Fary
Jaio 1937ko abuztuaren 20a
Madril (EspainiaEspainia)
Hil 2007ko ekainaren 19a (69 urte)
Madril (EspainiaEspainia)
Musika
Musika tresnak ahotsa
Generoa(k) pop, kopla
Erlazionatutako musikariak Javi Cantero, Melody

Jose Luis Cantero, ezagunagoa El Fary ezizenez, (Madril, 1937ko abuztuaren 20a - ibidem., 2007ko ekainaren 19a) aktore eta abeslari espainiarra izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sei anaiaren artean gazteena, Madrilgo Las Ventas auzora joandako Buenache de Alarconko familia xume batean jaio zen, zezen plazatik gertu. Umetan eskolan maiz egiten zuen piper eta Rafael Farina kopla abeslaria —bere idoloa— imitatzen ematen zuen denbora. Hari hartu zion ezizena.

Arrakasta izan aurretik, lorezain eta taxi gidari moduan ibili zen bere lehen abestiak grabatzeko behar zituen diruak lortzeko. Diskoak grabatu eta editatu ostean, berak saltzen zituen Madrilgo Rastroan. Garai haietan irratiko abeslari lehiaketetan parte hartzen zuen eta herriko festetan ibiltzen zen. 30 urtetik aurrera hasi zen dirua irabazten Kordobara deitu zutenean beste abeslari bat ordezkatzeko. Aurrerago, Antonio Molina legendarioak kontratatu zuen bi hileko bira baterako.

70. hamarkadan kopla gainbehera hasi zen, baina horrek ez zuen El Fary gogogabetu eta hamarkada haren amaieran Espainiako arrakasta zerrendetan sartzen ziren kanta poperoagoak grabatzen zebilen.

90. hamarkadan arrakasta lortu zuen telebistan, Menudo es mi padre telesailean taxilari baten papera antzezten. Pertsonaia neurrira egokitu zioten, eta telesailaren izenak El Fary-ren luzera apalarekin hitz jokoa egiten zuen.

Garai hartan bere bizitzaren inguruko hainbat zurrumurru zabaldu ziren, hala nola, emazteari tratu txarrak ematea edo semearen drogomenpekotasuna.

Hamarkadaren amaieran bere ibilerak gora egin zuen Santiago Segura zine zuzendariaren eskutik Torrente: El brazo tonto de la ley mustu ostean. Protagonista, José Luis Torrente (Santiago Segura berak antzeztutako papera), gaizki hazitako polizia bat da, arrazista, misoginoa eta ustela eta El Fary-ren zaletu sutsua. Filmak El Faryk berariaz grabatutako abesti bat zuen Apatrullando la ciudad izenekoa. Filmak eta kantak arrakasta handia izan zuten eta beste bi jarraipen filmatu ziren. 2005. urtean El Faryk Torrente 3: El Protector filmean bere burua antzeztu zuen paper txiki batean. Gainera merchandising pieza berezi bat sortu zuten: Carrofary, autoetako atzeranzko ispiluan zintzilikatzeko El Fary-ren gomazko iruditxoa.

2007ko apirilean, telebistako "Aquí hay tomate" edo "Gente" moduko hainbat programatan El Fary-k biriketako minbizia zuela ziurtatu zuten eta handik zenbait egunera hil zen.[1]

Aipamenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Aseguran que El Fary tiene cáncer de pulmón 20 minutos.es 13.04.2007 - 21:44h

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ritmo caló (1975, Belter)
  2. Soy gitanito (1977, Movieplay)
  3. Camino de la gloria (1978, Movieplay)
  4. Yo me estoy enamorando (1979, Movieplay)
  5. Canela y limón (1980, Movieplay)
  6. Vengo a tí (1981, Movieplay)
  7. Amante de la noche (1982, Ariola)
  8. Amor secreto (1983, Ariola)
  9. Como un gigante (1984, Ariola)
  10. Rompecorazones (1985, Ariola)
  11. Un paso más (1986, Ariola)
  12. Va por ellos (1987, Ariola)
  13. A mi son (1988, Ariola)
  14. Enamorando (1989, Zafiro)
  15. Dedícame una hora (1990, Zafiro)
  16. Tu piel (1991, Zafiro)
  17. Tomillo, romero y jara (1992, Zafiro)
  18. Mujer de seda (1993, Horus)
  19. Tumbalero (1995, Horus)
  20. Menudo es el Fary (1996, BMG-Ariola)
  21. Calle Calvario (1999, Zafiro)
  22. Sin trampa ni cartón (2000, Carabirubi)
  23. Ese Fary!! (2003, Muxxic)