Greco

Wikipedia(e)tik
(El Grecotik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Greco
Greco
Gizon zahar baten erretratua (agian autoerretratua), 1595–1600 inguru
Datu pertsonalak
Izen osoa Δομήνικος Θεοτοκόπουλος
(Domenikos Teotokopulos)
Jaio 1541
Heraklion, Kreta (Veneziako Errepublika)
Hil 1614
Toledo (Espainia)

Domenikos Teotokopulos,[1] grezieraz Δομήνικος Θεοτοκόπουλος (Heraklion, Kreta, 1541 - Toledo, Espainia, 1614), Greco[1]greziarra») ezizenaz ezaguna, Pizkunde amaierako margolari bat izan zen, helduaroko bere lanetan oso estilo pertsonala garatu zuena.

26 urte arte Kretan bizi izan zen, non uhartean indarrean zegoen post-bizantziar estiloan ikono maisu preziatu bat izan zen. Ondoren, hamar urtez Italian bizi izan zen, non margolari pizkundetar bihurtu zen,lehenik Venezian, erabat hartuz Tiziano eta Tintorettoren estiloa, eta ondoren Erroman, Michelangeloren manierismoa ikertuz. 1577an Espainiako Toledo hirian ezarri zen, non geratzen zitzaizkion urte guztietan bizi izan zen eta lan egin zuen.

Grecoren margolaritzako heziketa konplexua izan zen, hiru iturri kultural ezberdinetan lortua: Grecoren lehen heziketa bizantziarra, haren helduaroan loratu ziren haren estiloko ikuspegi askoren eragilea izan zen; bigarrena Venezian jaso zuen, goi pizkundeko margolarien partetik, bereziki Tizianogandik, olio-pintura eta haren kolore gama ikasiz (Grecok bere burua beti Veneziako eskolako partaidetzat hartu zuen); azkenik, Erroman egin zuen egonaldiak Michelangeloren lana eta manierismoa ezagutzea ahalbidetu zion, eta bere bizi estiloa bihurtu zuen, modu autonomoan interpretaturik.

[aldatu] Irudi galeria

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Kanpo loturak


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Greco
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak