El Liceu
Wikipedia(e)tik
Liceu Antzokiaren aurrekaldea. |
|
| Hiria | La Rambla 51-59. 08002 Bartzelona |
|---|---|
| Herrialdea | Katalunia |
| Eserlekuak | 2.292 |
| Arkitektura estiloa | Eklektizismoa |
| Eraikitze amaiera | 1847ko martxoa 1999ko abuztua |
| Irekiera data | 1847ko apirilaren 4a 1862ko apirilaren 20a 1999ko urriaren 7a |
| Administrazioa | Liceuko Antzoki Handiaren Elkargoa Consorci del Gran Teatre del Liceu |
| Webgunea | http://www.liceubarcelona.com/ |
Gran Teatre del Liceu Bartzelonan dagoen antzokia eta opera aretoa da. Ciutat Vellako barrutian dago kokatuta.
Mota honetako lekurik garrantzitsuenetarikoa da Katalunian eta Europan orokorrean.
Historia [aldatu]
- 1838an Liceo Filarmónico Dramático de S.M. la Reina Isabel II elkartea sortu zuten Bartzelonan.
- 1847ko apirilaren 4an inauguratu zuten "Liceo" elkarteko eraikina, Miquel Garriga i Roca arkitektoak egindakoa. Urte hartako azaroaren 20an "Cercle del Liceu" elkartea abiatu zuten. Gaur egun 1.100 bazkide inguru ditu.
- 1861n sute batek erebat kiskali zuen antzokia.
- 1893n Santiago Salvador izeneko anarkistak bonba bat jaurti zuen aretoan eta 20 hildako eragin zuen.
- 1994ko urtarrilaren 31n sute handi batek eraikina suntsitu zuen.
- 1999ko urriaren 7an, bost urte geroago, berriro zabaldu zuten.
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Katalanez)(Gaztelaniaz)(Ingelesez) El Liceu-ren webgunea
- (Katalanez) Amics del Liceu elkarteko webgunea