El Pensamiento Navarro
El Pensamiento Navarro Iruñean 1897 eta 1981 artean argitaratutako egunkaria izan zen, joera karlista zuena.
[aldatu] Historia
Aurrekoa La Lealtad Navarra izan zuen[1]. Lehendabiziko zenbakia 1897ko urriaren 17an argitaratu zuten, Eustaquio Etxabe Sustaeta zuzendaria izanik.
1900eko azaroaren 3tik 1901eko martxoaren 13ra ixtea agindu zuten Katalunian izandako balizko matxinada karlista zela eta. Garai hartan El Noticiero Navarro izan zuen oinordeko[2].
1911 arte Egunkari Karlista azpititulua bazuen ere, ordutik aurrera Egunkari Tradizionalista aukeratu zuen azpititulua.
Miguel Primo de Riveraren dikaturapean, liberalak zentralistatzat izateagatik berriro itxi zuten 1925eko urtarrilaren 31tik martxoaren 25ra eta 1926ko irailaren 5etik irailaren 21era[3].
Espainiako Bigarren Errepublikan sutsu borrokatu zuen erregimen berria eta 1932ko Sanjurjadaren ondoren berriro itxi zuten, La Tradición Navarra karlista eta Diario de Navarra alfontsozaleekin batera.
1936an, laster egin zuen errekete eta matxinoen alde. Hauek berarentzat Donostiako La Noticia eta Bilboko El Liberal egunkarien materiala konfiskatu zuten[3].
1937ko apirilaren 19an, Francisco Francoren dekretu baten bitartez Falange eta Comunión Tradicionalistaren erakundeak batu zituenean, karlistek Editorial Navarra SA sortu eta egunkaria mantentzea lortu zuten. Horrela ez zen Mugimendu Nazionalaren beste komunikabide bihurtu, nahiz eta zentsura jasan[4].
Frankismoaren hasieran, editoriala erregimen aldekoa izan bazen ere, 1960ko hamarkadaren bukaeran, Vatikanoko II. kontzilioaren ondoren eta Carlos Hugo de Borbón Parma erregenahi karlista izanik, kritiko bihurtu zen. Hori zel eta, 1968an berriro itxi eta Javier María Pascual zuzendaria Segoviako probintziako Riazan erbesteratu zuten[3].
Urte hartan Comunión Tradicionalistaren barnean, Grupos de Acción Carlista (GAC) izeneko erakundea sortu zen, sozialismo autogestionario bultzatu eta ETArekin lotuak zirenak. Hauek 1970eko abuztuan bonba bat jarri zuten inprimategian zuzendariaren egoera salatzeko[5].
Hala ere Espainiako Trantsizio Demokratikoa egunkariak jarrera erregionalista eta ultraeskuindarra azaldu zuen[6].
Karlismo barneko eztabaidak 1981eko urtarrilaren 13an bere behin betiko ixtea eragin zuen.
[aldatu] Zuzendariak
- Eustaquio Etxabe Sustaeta (1897-1917)
- Jesús Etaio (1917-1920)
- Miguel Esparza (1920-1930)
- Francisco Markinez (1930-1933)
- Francisco López Sanz (1933-1966)
- Javier María Pascual (1966- 1970)
- José Javier Etxabe Sustaeta (1970-1971)
- Juan Indabe Nuin (1971-1979)
- Enrique Sanz Martín (1979-1980)
- Luis Larrion Argiñano (1980)
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Diario de Navarra: La prensa navarra en el siglo XX
- ↑ Idazle asko (1997), El Libro de oro de Navarra., Uharte: Zeroa Multimedia SA, 11300-97
- ↑ a b c Auñamendi Entziklopedia: El Pensamiento Navarro
- ↑ Villanueva, Aurora (1998), El carlismo navarro durante el primer franquismo, 1937 - 1951, San Sebastián de los Reyes: Actas, ISBN 84-87863-71-X
- ↑ Centre d'Estudis sobre les Èpoques Franquista i Democràtica
- ↑ Carlos Barrera eta José Javier Sánchez Aranda: El discurso periodístico sobre la amnistía general de 1977, a través de la prensa de Madrid, País Vasco y Navarra