El Romeralgo trikuharria

Koordenatuak: 37°02′04″N 4°32′06″W / 37.03444°N 4.53494°W / 37.03444; -4.53494
Wikipedia, Entziklopedia askea
El Romeralgo trikuharria
Dolmen de El Romeral
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Kultura ondasuna
Antequerako trikuharrien parajea
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Andaluzia
ProbintziaMálagako probintzia
UdalerriaAntequera
Koordenatuak37°02′04″N 4°32′06″W / 37.03444°N 4.53494°W / 37.03444; -4.53494
Map
Arkitektura
Azalera3,9 ha
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia1501-002
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
BICRI-55-0000900-00000
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

El Romeralgo trikuharria (gaztelaniaz: Dolmen de El Romeral) monumentu megalitiko erraldoia da, Andaluziako Antequera udalerrian.[1] Korridore bat eta zirkulu-formako ganbera bi ditu eta inguruko trikuharriek ez bezala, harritzarrak baino harri txikiak darabiltza, hormak egiteko.

XX. mendearen hasieran, Tartessosko kulturakoa zela pentsatu zen, baina egungo adituek Los Millaresko kulturakoa dela diote, horren ezaugarri nagusia diren tholoien antzekoa delako. Hori dela eta, K. a. 1800 inguru eraiki zela uste da.

Viera eta Mengako trikuharriak gertu (4 km.) ditu.[2]

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berezia da haren kupula tipologiagatik, ilarak hurbiltzeagatik (tradizio mediterraneoari lotua) eta atipikoa, El Torcal mendilerrorantz duen orientazio bikoitzagatik (lotura geografikoa) eta neguko solstizioaren eguerdiko eguzki-irteeragatik (lotura astronomikoa). Korridore dinteldun batez osatuta dago, sekzio trapezoidalekoa eta 4 metroko luzerakoa, lauza handiekin eta harri txikiekin eraikia. Atzealdean bi ganbera zirkular daude, lehenengoa bigarrena baino diametro handiagokoa, eskaintzetarako eta aldare-harri batekin; errenkada bakoitzean harri txiki irtenekin eraikiak, behekoarekiko; horrela, ganga-formako sekzio bat lortzen da, nahiz eta azkenean sistema giltzarrian estalki batekin osatu. Multzoa 75 metroko diametroa duen tumulu batez estalita dago, altzifreen perimetro batez inguratuta.

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Sánchez Cantón, Francisco Javier. (1932). Monumentos españoles. Centro de Estudios Históricos, 80–81 or..
  2. Conjunto Arqueológico Dólmenes de Antequera, Andaluziako Junta

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]