El Sueño de Morfeo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
El sueño de Morfeo
El sueño de Morfeo.JPG
Datuak
Jatorria EspainiaAsturias, Espainia
Musika mota

Pop-rock
Folk
Indie
Urteak 2002-gaur egun
Webgunea Webgune ofiziala

El Sueño de Morfeo Espainiako pop-rock musika talde bat da, folk influentziak ere dituenak. 2002. urtean Asturiasen sortu zen eta Raquel del Rosario, Juan Luis Suárez eta David Feito dira taldearen partaideak. Bere lehenengo lana El Sueño de Morfeo talde izenarekin 2005. urtean atera zen argitara eta momentu horretatik aurrera hainbat sari lortu dituzte bere lanei esker. El Sueño de Morfeo Espainia ordezkatuko du Suediako Malmö hirian ospatuko den Eurovision lehiaketaren LVII. edizioan [1] “Contigo hasta el final” abestiarekin.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasiera "Xemá" moduan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea 2002. urtean sortu zen Xemá izenarekin, asturiaseko musika tradizionalaren nabarmenezko eraginarekin. Bere lehen diskoa urte horretan argitaratu zen "Del interior" izenburuarekin. Disko honen lehenengo singlea "Busco un sueño" abestia izan zen.

Disko hau David, asturiarra eta Raquel, kanariarra Colegio Internacional Meres eskolan musika klaseak ematen zituzten bitartean grabatu zen, Sieron, hango beste irakasle batzuekin batera.

Haien lehen kontzertua Oviedoko Fundación Masave eskolako areto nagusian izan zen.

Lehenengo disko honen argitalpenaren ostean, taldeko partaideak Xemá taldearekin jarraitzea edo beste proiektu berri bat hastearen erabakia hartu behar izan zuten. Eta bigarrena aukeratuz El sueño de Morfeo taldea sortu zuten.

2004-2006: 1+1 son 7 eta El sueño de Morfeo[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Juan Luis 2003. urtean taldera batu ostean, beste izen bat aukeratzea erabaki zuten. Pentsatu zuten izenen artean "Pupitre Azul" eta "La hija del caos"zeuden, baina, azkenean, "El sueño de Morfeo" izena hautatu zuten.

2004. urteko udan, taldeak, Los Serrano telesail famatuan ateratzeko aukera izan zuten. Eta Fran Perearekin batera, 1+1 son 7 abestiaren zeltar bertsioa egin zuten.

Maketa bakar batekin, Globomedia Música diskoetxeak disko bat grabatzea proposatu zien. Honen lehen singlea 2005eko urtarrilean jarri zen salmentan, Nunca volverá izenburuarekin. Urte horretako martxoan, haien lehen diskoa salmentan jarri zen. Taldearen arrakasta, pixkanaka-pixkanaka handitzen joan zen hain hurrengo singleekin. Single hauen artean Ojos de cielo, Okupa de tu corazón edota Esta soy yo abestiak aurkitu ahal ditugu.

Espainiatik gira bat egin zuten, ehun kontzertu baino gehiagorekin.

2007-2008: Nos vemos en el camino[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007ko martxoaren 7an , berriro Los Serrano telesailean, disko berriaren abesti bat aurreratu zuten: "Un tunel entre tú y yo".

Lehenengo singlea, "Para toda la vida", taldearen abesti ospetsuenetariko bat izan zen eta lehen aldiz 2007ko martxoaren 10ean entzun zen irratietan. Egun horretan hots egin zuten diskoaren izena "Nos vemos en el camino" izango zela. Azkenean, apirilaren 17an argitaratu zen.

Bigarren diskoa sustatzeko 2007. urtean Espainia osotik gira bat egin zuten eta 2008. urtean best gira txiki bat egin zuten Apirila, Maiatza eta Ekainan.


Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Albumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Singleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2005: Nunca volverá.
  • 2005: Ojos de cielo.
  • 2005: Okupa de tu corazón.
  • 2006: Esta soy yo.
  • 2007: Demasiado tarde.
  • 2008: Para ti sería (Nek abeslariarekin batera).
  • 2009: Chocar (Nek abeslariarekin batera).
  • 2009: Si no estás.
  • 2010: Gente.
  • 2010: Ven.
  • 2011: Depende de ti.
  • 2011: Lo mejor de está por llegar.

Kolaborazio musikalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: El Sueño de Morfeo Aldatu lotura Wikidatan