El Tatio
"El Tatio" (Tatioko geyserrak izenez ere ezaguna da) Txile iparraldeko andetar mendietan dagoen geyserretako zelai bat da, itsasoaren mailarekiko 4.230 metroko altueran dago. Uste orokorraren aurka, ez da geyserretako zelai altuena munduan. Esaterako, Puchuldizakoak (Txile) besteak beste, “El Tatio”koak baino altuagoak dira. Hegoaldeko hemisferioko geyser multzo handiena da.
[aldatu] Ezaugarriak
Urtero, 100.000 turista inguruk bisitatzen dute lekua. Orokorrean, Pertsonak Atakamako basamortutik eta Atakamako San Pedro herrian ibiltzen dira Tatiora joan baino lehenago. Munduko geyserren %8 daude han. Geyser kopurua egon arren, erupzioen altuerak ez dira handiak, batez bestekoa 75 zentimetrokoa izanda. Ura 86 gradutan sortzen da altura horretan, irakinaldia dela eta. Uraren gordailua material iragazgaitzez estalita dago, sumendi-harrien barruan. Harrien artean sortzen diren failen bitartez ur beroa kanporantz irteten da. Inork ez daki zehatz-mehatz zein den beroaren iturria, baina magma edo intrusio igneoa izan daitezkeela uste da.
Koordenatuak: 22°19′53″S 68°0′37″W / 22.33139°S 68.01028°W