Koronelari ez dio inork idazten

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea
El coronel no tiene quien le escriba» orritik birbideratua)


Koronelari ez dio inork idatzen
Datuak
IdazleaGabriel García Márquez (1961)
Argitaratze-data1961
GeneroaEleberri laburra
Jatorrizko izenburuaEl coronel no tiene quien le escriba
Hizkuntzagaztelania
ArgitaletxeaHarper (en) Itzuli eta Norma Editorial
HerrialdeaKolonbia
ISBN978-84-9759-235-2
OCLC234241843
Euskaraz
IzenburuaKoronelari ez dio inork idazten
ItzultzaileaTomas Sarasola
Argitaratze-data1992

Koronelari ez dio inork idazten (jatorrian, gaztelaniaz, El coronel no tiene quien le escriba) Gabriel García Márquez kolonbiar idazlearen bigarren eleberria da, 1961. urtean argitaratua. Gerran borrokatzearen ondoriozko pentsioaren zain dagoen koronel zahar baten bizipenak kontatzen ditu. Agurea emaztearekin bizi da eta arazo ekonomiko larriak ditu, pentsioa ez zaiolako heltzen. XX. mendeko literatura hispanoamerikarreko pertsonaia maitagarrienetako bat da.

García Márquezek berak eleberria bukatu ostean aitortu zuen bere ordura arteko nobelarik sinpleena izan zela hura. Egilearen ohiko bereizgarrietako asko ez dira antzematen obran: ez dago argumentuaren saltorik, ez fenomeno fantastiko eta errealen arteko nahasketarik, ezta García Márquezen testuetan nabarmendu ohi diren beste xehetasun batzuk ere. Eleberriak, autoreak adierazi zuenez, itxaronaldiaren aurreko urduritasun sentimendua islatu nahi du.

Egileak bere liburu onena dela adierazi izan du: “Nik uste dut, zalantzarik gabe, nire libururik onena dela. Gainera, eta hau ez da boutade bat, Cien años de soledad idatzi behar izan nuen Koronelari ez dio inork idazten irakur zezaten"[1].

Eleberria argitaratu eta urte askotara, 1999an, Arturo Ripstein zuzendari mexikarrak zinemara eraman zuen obra, jatorrizko izenburuarekin.

Euskarazko itzulpena Tomas Sarasolak egin zuen eta Ibaizabal argitaletxeak argitaratu zuen 1992an, Literatura Unibertsala bildumaren barruan.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koronela Mila Egunetako Gerrako beterano bat da. Emaztearekin bizi da, diruz urri, kostalde atlantiko kolonbiarreko herri batean. Ekintza 1956. urtean garatzen da.

Istorioa urriko goiz batean hasten da, koronela hileta batera joateko eta berriki semea galdu duen familia bati dolumina adierazteko prestatzen ari dela.

15 urtez, koronela portuan dagoen postetxeko bulegora jaisten da ostiralero, pentsioaren konfirmazioa iritsiko zaion esperantzan. Diru-sarrerarik gabe, dirua irabazteko haren esperantza bakarra borroka-oilar bat da. Bere hildako semearengandik oinordetu zuen oilarra eta hainbat hilabetez hezi du, urtarrilean borrokan eginarazteko asmoz, horrela apustuetatik irabaziak lortuko dituelakoan.

Koronelak eta emazteak eztabaidatu egiten dute, geratzen zaizkien aurrezkiak oilarrarentzako janarian inbertitzearen egokitasunaren inguruan.

Abokatuz aldatu ostean, koronelak eskutitz bat idazten dio gobernuari berriz ere bere pentsioa eskatzeko. Egun horretan hain zuzen ere oilarrarentzako artoa bukatuko da eta koronela babarrun zaharrak ematen dizkio jateko. Emazteak herriko jostunari erloju zahar bat saltzeko proposatzen dio. Jostundegira abiatzen denean, Agustin bere hildako semearen lagunekin topo egiten du eta oilarra eskaintzen die opari. Lagunek, ordea, beste proposamen bat egiten diote: haiek elikatuko dute oilarra urtarrileko borroka iritsi artean.

Sabas jaunari bisita bat egiten ari zaiola, oilarra saltzeko iradokizuna egiten dio hark, 900 pesoren truke salduko lukeela esanez. Koronelak, bere emazteak ezkontza-eraztunak bahian eman behar izan zituela jabetu ostean, oilarra Sabas jaunari saltzea erabakitzen du, nahiz eta honek esaten dion baduela bezero bat 400 pesoren truke erosteko prest dagoena. Medikuak ez saltzeko aholkua ematen dio koronelari, ondoren Sabas jaunak 900 pesotan saldu nahiko duela pentsatuta.

Sabas jauna bidaia batera joaten da eta akordioa itzultzean ixtekotan geratzen dira. Ostiralero bezala koronela txalupak geratzen diren portura doa eta bidean borroka oilarraren entrenamenduak egun horretan hasiko direla gogoratzen da. Oilartokitik pasatzean bere oilarra han dutela konturatzen da. Orduan, koronela hura jasotzera abiatzen da, eta ikusleak entzuten ditu han, gogoberoturik, oilarrari txalo jotzen. Anabasaren erdian oilarra hartu eta etxera eramaten du, ez duela salduko esanez. Azkeneko elkarrizketan zehar, emaztearekin eztabaidatzen du eta honek diru falta eta idealismoa aurpegiratzen dizkio. Nobela eszena oso ospetsu batekin bukatzen da. Koronelaren emazteak galdetzen dio ea zer jango duten oilarrak galtzen badu. Koronelak bihotz hartzen du eta “gorotza” erantzuten dio. Eleberri honek benetako gertaerak ditu oinarri.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Rentería Mantilla, Alfonso, ed. García Márquez habla de García Márquez. Bogotá: Rentería Editores, 1979.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko itzulpena www.armiarma.eus web gunean irakurgarri dago: https://www.armiarma.eus/unibertsala/marquez/

Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.