El verdugo

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 00:39, 23 urtarrila 2016

El verdugo (euskaraz Borreroa) 1963ko Luis García Berlanga espainiar zinema zuzendariaren umore beltzezko filma bat da. Bertan, José Isbert, Nino Manfredi, Emma Penella, Alfredo Landa, Antonio Ferrandis, Lola Gaos, José Luis López Vázquez, Ángel Álvarez, María Luisa Ponte, María Isbert, Julia Caba Alba, José María Prada, José Luis Coll, Xan Das Bolas, Emilio Laguna eta Xesc Forteza aktoreek antzeztu zuten.

Gaur egun, espainiar zinemako filma klasikotzat edo maisulantzat jo ohi da.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Amadeo (José Isbert), Madrilgo Auzitegiko borreroak exekutatu berri duen presoaren gorpua eraman behar duen beiraetxeko José Luis (Nino Manfredi) langilea ezagutuko du. José Luisek ez du neskalagunik topatzea lortzen, inguruko neska guztiak beiraetxe batean gorpuen artean lan egiten duela jakiten dutenean ihes egiten baidiote. Amadeoren alaba Carmenek ere (Emma Penella) ez du mutilagunik topatzea lortzen, bere senargai guztiak haren aita borreroa dela jakitean ihes egiten baidiote. Carmenek José Luis "harrapatu" eta haurdun geldituko da.

Elkargoak Amadeori funtzionarioa denez etxebizitza bat eskeiniko dio, baina Amadeok hura denbora baterako besterik ez duela izango badaki, etxebizita emango dioten unean jada lanbidetik erretiratua egonen baita. Carmenek eta bere aitak etxebizitza mantendu asmoz José Luisek borrero lanbidea har dezan engainatuko dute, betiere inor exekutatzera iritsiko ez dela ziurtatzen diotelarik. Baina Mallorcan burutu beharreko exekutazio baten agindua ailegatzean, José Luisek izuikaraz lanpostutik dimititu egingo du, nahiz eta erabaki horrek etxebizitza galdu eta ordurarte kobratutako nominak itzuli beharra izan beharko dituela jakin arren. Amadeo eta Carmen aita-alabak berriz ere José Luisek azken unerarte itxoin dezan katramilatuko dute, exekutatu beharreko presoa gaixo izanik bere kabuz hilko dela sinistuaraziko diotelarik. Azkenik, eszena ahaztezin batean, José Luis koittadua garrote vilera borreroa beharrean kondenatua balitz bezala bere betebeharra burutu dezan arrastaka eramango dute.

Aktoreak

Kanpo loturak