Elara (satelitea)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Elara (satelitea)
[[irudi:|200px]]
Aurkikuntza
Aurkitzailea C. Perrine
Data 1905-01-02
Ezaugarri orbitalak
Batazb. erradioa 11.676.677 km
Eszentrikotasuna 0,2099335
Orbita periodoa 257,77 egun
Inklinazioa 30,53648°(ekliptikarekiko)
Planeta Jupiter
Ezaugarri fisikoak
Diametroa 86 km
Masa ~8,7 ×1017 kg
Dentsitatea 2,6 ×103 kg/m³
Grabitatea azalean 0,031 m/s2
Errotazio periodoa
Albedoa 0,04
Tenperatura ~124 K

Elara (grekoa: Λήδα), edo Jupiter VII, Jupiter planetaren satelite natural bat da.

Ezaugarri fisikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elara satelite txikia da (86 km-ko diametroa), eta irregularra. Uste da 0,04ko albedoa duela, Jupiterren beste satelite batzuen antzera, hala nola Himaliaren taldekoena. Izan ere, Himaliaren taldeko satelitea da, hau da, 11.160.000 km eta 12.555.000 km arteko erradioekin eta 25,8° eta 30,7° bitarteko inklinazioekin Jupiter orbitatzen duten bost sateliteen taldekoa.


Aurkikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Charles Dillon Perrine-k aurkitu zuen, 1905eko urtarrilaren 2an, Kaliforniako Lick behatokian, Perrinek lehentxeago aurkitutako Himalia satelitearen argazkiak aztertuta.

2007an, New Horizons zundak, Plutonera bidean zihoala, Elararen argazki batzuk egin zituen, 8 milioi kilometroko distantziatik hurbilenak.


Izendapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elara izena mitologia grekoko Elara pertsonaian du jatorria; Elara Zeusen maitaleetako bat zen.

Elarak ez zuen izendapen ofizialik izan 1975 arte, Jupiterren beste zortzi sateliterekin batera (Nazioarteko Astronomia Batasunak ofizialki izendatutako lehenengo satelite-multzoa izan zen). Ordura arte, Jupiter VII izena erabili zen izendatzeko.