Elbrus

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Elbrus
Albours.jpgElbrus mendiaren ikuspegi ederra.
Garaiera 5.642 m
Kokapena ErrusiaErrusia
Koordenatuak 43°21′18″N 42°26′21″E / 43.35500°N 42.43917°E / 43.35500; 42.43917Koordenatuak: 43°21′18″N 42°26′21″E / 43.35500°N 42.43917°E / 43.35500; 42.43917
Elbrus non dagoen adierazten duen Errusia-ko/-go/-eko mapa
Elbrus
Mendilerroa Kaukasoko mendilerroa
Lehen igoera 1829ko uztailaren 22an Killar Khashirov.
Ohiko bidea Ohiko igoera Iparraldetik (Terksol-Barrels-Mendebaldeko tontorra)

Elbrus[1] (osetieraz: Эльбру́с; errusieraz: Эльбру́с) (5.642 m) Europa osoko mendirik altuena da, Errusian eta Georgiako mugatik gertu dagoena, Kaukasoko mendilerroaren mendebaldean kokaturik.

Mendebaldeko Europako edo Europar Batasuneko tontorrik altuena, ordea, Mont Blanc da (4.808 m).

Elbursera igo zen lehen pertsona Killar Khashirov izan zen 1829 urtean. 1932 urtean, 4.200 metrotara egurrezko aterpe bat eraiki zuten, Priut 11 izenekoa, ordutik bertatik Elburseko historia alpinistikoa igaro da. 1942an, Alemaniar soldadu faxistek Elbruseko gaina zapaldu zuten, Hitlerrek europako tontorra zapaltzeko zuen ametsa gauztuz, baina urte bat beranduago Sobietar Batasunaren menpe geratu zen berriz mendia, Priuteko guduaren ostean. Sobietar Batasuneko kirolariek altuerako prestakuntza eta entrenamenduak egiteko urtetan erabili zuten Priut. 1998 urtean, sute batek aterpea deuseztu zuen, ordutik Barrels da aterpe nagusia. Elbruseko igoera Terksol herrian hasten da, Baksan bailaran (Kabardino-Balkaria), eta 3700 metrotaraino teleaulkian igo daiteke. Bertan dago egungo Elbruseko aterpe nagusia, Barrels, metalezko kupela erraildoiakematen duten kabinaz osatutako aterpea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Elbrus Aldatu lotura Wikidatan