Elduain
|
Elduain |
|
|---|---|
| Izen ofiziala | Elduain |
| Estatua Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Gipuzkoa Tolosaldea |
| Alkatea | Iñigo Etxebeste Ansa (Bildu) |
| Herritarra | elduaindar |
| Koordenatuak | 43°8′25″N 2°0′2″W / 43.14028°N 2.00056°WKoordenatuak: 43°8′25″N 2°0′2″W / 43.14028°N 2.00056°W |
| Eremua | 25,07 km2 |
| Garaiera | 256 m |
| Distantzia | 32 km Donostiara |
| Posta kodea | 20493 |
| Biztanleria | 236 bizt (2008) |
| Dentsitatea | 9,41 bizt/km² |
| Sorrera | 1614 |
| http://www.elduain.com/ | |
Elduain (lehenago Elduayen deitua) Gipuzkoako ekialdean dagoen udalerri txikia da, Tolosaldea eskualdekoa.
25,2 km²ko azalera du eta 2008an 236 biztanle zituen.
UEMAko kidea da.
Eduki-taula |
[aldatu] Mugakideak
- Iparraldean: Hernani, Urnieta eta Andoain
- Hegoaldean: Berastegi, Gaztelu
- Ekialdean: Goizueta
- Mendebaldean: Berrobi eta Belauntza
[aldatu] Errepideak
GI-2130 errepideak Elduain,Berrobi eta Berastegi udalerriak zeharkatzen ditu. Berastegi igaro ondoren AP-15 autobidearekiko lotunea dago.
[aldatu] Historia
1374tik 1614ra Tolosari lotuta egon zen.1848an, berriz, Berastegitik banandu zen.
[aldatu] Ondarea
[aldatu] Megalitikoa
Onyi-Mandoegi eta Belabietako inguruetan aztarna megalitiko ugari daude: Altxista, Basaburu, Belabieta Txiki, Loa eta Otsolepo trikuharriak, Altxista, Etzela, Etzela Oeste eta Etzelako Arritxuruak harrespilak eta Etzelako txokoa, Loa I eta Moa tumulua, hain zuzen ere.
[aldatu] Erlijioso eta zibila
Alde batetik, Santa Katalina parrokia eta Santa Kruz baseliza, eta bestetik, Erretoretxea, Olamiako ola, Sorregieta dorretxea, Ugarango errota eta Inturi, Olloki-Haundi, Errementari, Allanegi, Sarobe, Garro, Ezpeleta, Txapitela, Kapañenea, Olaondo-txiki, Intzenea, Goienetxe eta Elutse baserriak aipatzekoak dira. Arretxe baserria monumentu izendatua dago.
[aldatu] Hauteskundeak
2007ko udal hauteskundeetan PPk alkatetza lortu zuen boto bakar batekin,Eusko Abertzale Ekintzak aurkezturiko zerrenda Espainiako auzitegi nazionalak baliogabetu ondoren.
Ezker abertzaleak baliogabeko 83 boto lortu zituen.Orduan, alderdi Popularrak herriko karguak utzi eta herrikide batzuek eratutako gestora batek hartu zuen agintea udalean.
[aldatu] Biztanleriaren bilakaera

[aldatu] Elduaindar ezagunak
- Manuel Ignazio Santa Kruz Loidi, Santa Kruz apaiza (1842-1926), apaiza eta Hirugarren Gerra Karlistako gerrillari ospetsua.
- Antonio Amundarain (1885-1954), antzerkigilea.
- Miguel Soroa (1926-2008), pilotaria.
- Jaime Otamendi (1967-), irrati esataria.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz)(Gaztelaniaz) Elduaingo udalaren webgunea.
|
|||||||
|
|||||||