Elefanteen Terraza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Elefanteen terraza

Elefanteen Terraza, Kanputxeako Angkorren barnean dagoen gune arkeologiko bat da. Bere izena, bere oinarrian agertzen diren animalia honen erliebeei zor dio. Bayonaren iparraldean kokatua, ekialderanzko norantzan dago, Angkor Thomeko ekialdeko sarrerako zuzeneko sarreran, Victory Gate edo Garaipenaren Atea bezala ere ezaguna.

Terraza honen erabilera nagusia, errege zeremonientzako agertoki bezala erabiltzea zen, guduren batean garaipena lortu ondoren. Erregeak, terrazaren erdian egoten zena, bere jeneral eta soldadu garaileen desfilea ikusten zuen. Terrazan zehar, bere ohaideek dantza egiten zuten apsarak bailitzan.

Gaur egun, Elefanteen terrazak, Legenardun Erregea ezizenez ezagutzen denaren kopia bat du, jatorrizko eskultura, Phnom Penheko Museo Nazionalean dago.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Elefanteen Terraza Aldatu lotura Wikidatan