Elementu (estatistika)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Estatistikan, elementua edo banakoa (azken hau pertsona edo animaliez aritzen denean), aldagai ezberdinak neurtzeko oinarrizko unitatea da, beraren gainean datuak bilduko direlarik. Adibidez:

  • Makina batek egiten dituen torlojuak egiteko behar den denbora aztertzeko, elementua torlojua da.
  • Ikasleen kalifikazio akademikoen ikerketa estatistiko bat egiteko orduan, banakoa ikasle bakoitza da.
  • Bale espezie baten luzera ikertzeko orduan, banakoak baleak dira.

Ikerketa estatistikoaren plangintzan, oso garrantzitsua da elementua aurretik zehatz-mehatz definitzea, ikergai den populazioaren mugak ez gainditzearren.

Matematikan, multzo teorian duen adierari buruz ikasteko, ikus: Multzoko elementu

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]