Elena Borboikoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
L’infante Hélène d’Espagne, duchesse de Lugo en 2011.jpg

Elena Borboikoa eta Greziakoa (jaiotzako izena, Elena María Isabel Dominica de Silos Borboi eta Greziakoa) (Madril 1963ko abenduaren 20a - ) Espainiako infanta da, Joan Karlos I.a erregearen eta bere emazte Sofia Greziakoaren alaba delako. Errege gorentasun (Alteza Real) titulua dagokio, eta 1995etik Lugoko dukesa ere bada. Egun laugarrena da Espainiako tronurako oinordekotzan, bere neba Filipe printzearen eta horren alaba Leonor eta Sofia infanten atzetik.

1995eko martxoaren 18an ezkondu zen, Sevillan, Jaime Marichalar-ekoarekin. Ezkontza horretatik bi seme-alaba izan ditu, tronurako ondorengotzan bere atzetik daudenak jaiotza hurrenkeraren arabera: Felipe Juan Froilan (1998an jaioa) eta Victoria Federica (2000).

2007ko azaroan Errege Etxeak adierazi zuenez, Lugoko dukesak aldi baterako bere senarrarekin bizitzea bertan behera utzi zuen. Época aldizkariak kaleratutakoaren arabera, Infantak bere senarrari kokaina kontsumitzea egozten zion, eta ezkontzaren baliogabetasun kanonikoa eskatu zuen[1]. 2009ko abenduan dibortziatzea adostu zuten, Madrilgo epaitegi batean (sekretupean). 2010eko urtarrilean dibortzio hori ofizialki jaso zen Errege Etxeko erregistroan, eta Jaime Maritxalarri titulu guztiak (Lugoko dukea, tartean) kendu zitzaizkion.

Elena Borboikoa, ikasketaz, irakaslea da, lehen hezkuntzan, atzerriko hizkuntzen gaian. Gaztelaniaz gain, ingelesa eta frantsesa menperatzen dituela diote. MAPFRE fundazioan Gizarte Ekintzako sailean aritu ohi da. Horrez gain, bere aitaren eskariz, errege familiaren ordezkari lanak ere egiten ditu hainbat ekitalditan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Elena Borboikoa Aldatu lotura Wikidatan