Elgea

Koordenatuak: 42°56′19″N 2°30′45″W / 42.9386°N 2.5125°W / 42.9386; -2.5125
Wikipedia, Entziklopedia askea
Elgea
 Euskal Herria
Elgeako eliza.
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaEuskal Autonomia Erkidegoa
Administrazioa
Posta kodea
INE kodea
Geografia
Koordenatuak42°56′19″N 2°30′45″W / 42.9386°N 2.5125°W / 42.9386; -2.5125
Demografia
Biztanleria57 (2022: Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea Espresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat)

Elgea Barrundia udalerriko iparraldean kokatuta dagoen herria da. Ermandade zaharreko kide, 1885 arte Gebara udalerriaren barruan egon zen.

Arabako iparraldean dago kokatuta, Barrundiako herriburua den Ozaetatik 2.5 km-tara.

Inguru naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Elgeako mendilerroa»
Elgeako Elizalde auzoko baserria.

Izen bereko mendilerroak Gipuzkoarekin muga egiten du. Hau osatzen duten mendiak Arkamo, Aumategigaña, Burgamendi, Elgeamendi, Gaboño, Keixtui-Gaña, Makatzgain, Miritxa, Mirubixkar, Mugarriluze, Sekillaga, Urdingain eta Urkitza dira. Hauetatik garaiena Aumategigaina da, 1.189m-rekin.

Betizuak (behiak) ohikoak ingurune hauetan, bai eta ardi latxak ere. Behi hauek, euskal mendietan arruntak dira, basa behiaren arrazaren izena dute. Ardi latxa ere oso arrunta da mendi hauetan aurkitzea, bere izena, bere artile latxetik datorkio, artile latxa eta gogorra delako.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elgearen aurreneko aipamena 1085 urtekoa da. Santxo Santxez Arriatuk bere ondasunak, tartean Elgeako villa, San Juan de la Peña monasterioari eman zizkion.

Mitxelenak, bere Apellidos vascos[1] liburuan 1025eko Donemiliagako goldeko Helkeguren toponimoa Elgearekin lotzen du. (Ikus Elkano abizenari buruz ematen dituen azalpenak).

Garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualdeko Garraioa sareak 2 linea ditu herrian:

 Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
7 Azilu
Burgu
Dulantzi
Ozeta
ElgeaMarietaMaturaMendixurGebaraEturaAudikanaDerediaDalloArrietaTxintxetruEtxabarri UrtupiñaArbuluArgomaizGazetaAñuaTrokonizIxonaEgiletaEretxun Azilu
Burgu
Dulantzi
Ozeta
8b Agurain
Erdoña
Ozeta
Etxabarri UrtupiñaAudikanaEturaGebaraMendixurMaturaMarieta-LarrintzarElgeaHermuaLarreaAxpuruNarbaxaZuhatzolaDerediaDalloArrieta Agurain
Erdoña
Ozeta

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Andre Mariaren Jaiokundearen eliza

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa


Geografia
Araba
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Michelena, Luís.. ([1973]). Apellidos vascos.. (3. ed. aum. y corr. argitaraldia) Txertoa ISBN 84-7148-008-5. PMC 2774372. (Noiz kontsultatua: 2020-10-26).