Elgon mendia

Koordenatuak: 1°07′07″N 34°31′35″E / 1.1185°N 34.5265°E / 1.1185; 34.5265
Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 12:25, 27 urtarrila 2016
Elgon mendia
Datu orokorrak
Garaiera4.321 m
Prominentzia2.458 m
Motamendi eta ezkutu bolkaniko
Geografia
Map
Koordenatuak1°07′07″N 34°31′35″E / 1.1185°N 34.5265°E / 1.1185; 34.5265
Honen parte daRift Haran Handia
Estatu burujabe Kenya
District of KenyaBungoma District
Mendizaletasuna
Lehen igoera1911an, Kmunke eta Stiglerrek.
Geologia
GaraiaMiozeno

Elgon mendia (ingelesez Mount Elgon; maaz Ol Doinyo Ilgoon; Ugandan Masaba) Uganda eta Kenya arteko mugan kokaturiko itzalitako geruza-sumendia da. Izena bere hegoaldeko aldean dauden kobazulo handietan bizi zen Elgonyi herritik datorkio. Ekialdeko Afrikako sumendi bakartien artean handiena eta zaharrena da, 3500 km² azalera izaki.

Elgon mendiak bost gailur nagusi ditu:

1896an, Charles William Hobley mendiaren inguruan ibiltzeko lehendabiziko europarra zen. 1911an, Kmunkek eta Stiglerrek Wagagai eta Koitobos gailurren lehenengo igoerak egin zituzten. Aurretik, 1890ean, F. Jackson, E. Gedge eta J. Martinek Sudek igo zuten.

Bere eskualdean zenbait ibaik dute arroa:

Eskualdeko herri nagusia Kenyako Kitale da. Bai Ugandan bai Kenyan Mount Elgon National Park bana dago ingurumena zaintzeko.

Elgon mendian badaude zenbait landare bitxiak : Ardisiandra wettsteinii, Carduus afromontanus, Echinops hoehnelii, Ranunculus keniensis eta Romulea keniensis hain zuzen ere.

Ikus, gainera