Elisabeth Pinedo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eli Pinedo» orritik birbideratua)
Elisabeth Pinedo

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakElisabeth Pinedo Sáenz
JaiotzaAmurrio1981eko maiatzaren 13a (42 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakeskubaloi jokalaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Akaba Bera Bera1999-2004
CB Amadeo Tortajada (en) Itzuli2004-2005
Balonmano Sagunto2005-2007
Itxako2007-2009
Odense Håndbold (en) Itzuli2010-2011
Akaba Bera Bera2011-2016
BM Alcobendas (en) Itzuli2017-2018
 
Posizio edo espezialitateahegalekoa
Pisua67 kilogramo
Altuera175 zentimetro
Jasotako sariak

Twitter: EliPinedo Edit the value on Wikidata

Elisabeth Pinedo Saenz (Amurrio, Araba, 1981eko maiatzaren 13a), kirol arloan Eli Pinedo deitua, eskubaloi jokalari profesional ohia eta enpresaburua da. 1999tik 2016ra bitartean aritu zen profesionaletan, Bera Bera (Donostia, Gipuzkoa), Itxako (Lizarra, Nafarroa Garaia), Ribarroja (Valentziako Autonomia Erkidegoa, Espainia), Sagunto (Valentziako Autonomia Erkidegoa, Espainia) eta Odense (Danimarka) taldeekin. Espainiako selekzioarekin, 201 partida jokatu zituen, brontzezko domina irabazi 2012ko Olinpiar Jokoetan, eta 438 gol sartu.[1]

Eskubaloiko ibilbidea bukatu baino lehentxoago, bere taldekide ohi Bea Fernandezekin batera London717 arropa ekologikoaren marka sortu zuen, eta orain enpresa horren buru dabil lanean, Madrilen (Espainia).[2][3]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amurrioko eskola publikoan hasi zen eskubaloian jokatzen. Ahizpa bikia du Patricia, hura ere eskubaloi jokalaria. Eibarko Arrate taldean, Donostiako Akaba Bera Beran, eta Valentziako Ribarroja eta Sagunto ekipoetan jokatu zuen Lizarrako Itxakora joan baino lehen. Ondoren Odensen eta, 2011tik aurrera Bera Beran aritu da. Internazionala da Euskadi eta Espainiarekin. Pedagogia ikasketak euskaraz eginak ditu EHUren Donostiako fakultatean,[4] eta baita Olinpiar Jokoetan ere.

Espainiako talde nazionalarekin brontzezko dominak irabazi ditu Londresko Olinpiar Jokoetan (2012) eta Brasilgo Munduko Txapelketan (2011), eta zilarrezkoak 2008ko eta 2014ko Europako Txapelketetan.[5]

Lortutako sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klubekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Espainiako liga 6 aldiz: Itxakorekin 2009 eta 2010ean; Bera Berarekin 2013, 2014, 2015 eta 2016an.
  • Erregina Kopa 4 aldiz: Itxakorekin 2010ean; Bera Berarekin 2013, 2014 eta 2016an. 2015ean bigarren gelditu zen.
  • Espainiako Superkopa 5 aldiz: Itxakorekin 2010ean; Bera Berarekin 2012, 2013, 2014 eta 2015ean.
  • EHF Kopa behin, 2009an, Itxakorekin. 2008an txapeldunordea izan zen.

Espainiako talde nazionalarekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zilarrezko domina Mazedoniako (2008) eta Hungariako (2014) Europako Txapelketetan.
  • Brontzezko domina Brasilgo Munduko Txapelketan (2011).
  • Brontzezko domina Londresko Olinpiar Jokoetan (2012).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Eli Pinedok eskubaloi profesionala utzi du»[Betiko hautsitako esteka], Aiaraldea, 2016-08-25.
  2. Julen Etxeberria: «Eli Pinedo, eskubaloi jokalari ohia: “Uste nuen gorputzak esango zidala noiz utzi, baina buruak esan zidan”», Berria, 2016-10-11.
  3. (Gaztelaniaz) London717 arropa markaren webgunea[Betiko hautsitako esteka].
  4. Eli Pinedo: «Aurten, liga edo kopa, edo biak! Eta Europa ere bai». in: Argia astekaria, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported. argia.eus (Noiz kontsultatua: 2016-8-6).
  5. Elizabeth Pinedo. basqueteam.eus (Noiz kontsultatua: 2016-8-7).[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]