Elia Eudoxia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Elia Eudoxia agertzen den txanpona

Elia Eudoxia, latinez Aelia Eudoxia (? - Konstantinopla, 404), Bizantziar Inperioko enperatriza izan zen.

Jeneral franko baten alaba, Arkadio enperadorearekin ezkondu zen, honen gainean, Eutropio eunuko libertoak zuen eraginaren ondorioz.

Jada enperatriz bihurtu zenean, eragin handia izan zuen bere senarraren gobernuan, handinahia eta azpijoko zalea izan zen, izaera oso bizi bat erakutsiz. Bere presio taldeak, de facto gobernatzen zuen Inperioa.

Oposiziorik handiena, Joan Krisostomongan izan zuen, Konstantinoplako gotzaina zena, pulpitutik, Eudoxioren aurka egiten zalantzarik egin ez zuena, nagusiki fribolitatea leporatuz, honen ondorioz, Eudoxiaren gorrotoa jasan zuelarik. Euren arteko borroken ondorioz, Joan Krisostomo, zenbait alditan erbesteratua izan zen 399 eta 404 bitartean, herria, gotzainaren jarraitzaile sutsua zena, matxinatu egiten baitzen. Krisostomo 404an hil zen, Eudoxia hil zen urte berean, bere behin betiko erbestera zihoanean.

Eudoxiaren gorpua, Konstantinoplako Apostoluen Elizan lurperatua izan zen, eta, 438an, patuaren xelebrekerien ondorioz, Joan Krisostomorena ere toki berean lurperatua izan zen.