Elia Kazan

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau zinema zuzendariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Elia (argipena)».
Elia Kazan

Elia Kazan, (grezieraz Ελία Καζάν), (1909ko irailaren 7 - 2003ko irailaren 28) greziar jatorrizko -Istanbulen (egungo Turkian) jaio bazen ere- Ameriketako Estatu Batuetako zinema eta antzerkia zuzendaria zen.

Antzerkiari dagokionez, Kazanek Tennessee Williams-en eta Arthur Miller-en lan nagusiak zuzendu zituen: Williams-en The Glass Menagerie (1944) eta A Streetcar Named Desire (1951), eta Miller-en All My Sons (1947) eta Death of a Salesman (1949).

Zinemagintzan ere zuzendari arrakastatsua izan zen. Bi Oscar irabazi zituen 1947ko Gentleman's Agreement eta 1954ko On the Waterfront filmengatik. Sen handiko aktore andana aurkitu zuen: Marlon Brando eta James Dean besteak beste.

Elia Kazanen salaketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ameriketako Estatu Batutetako Alderdi Komunistako kidea izan zen Elia Kazan epe labur batean. Hala ere, Stalinek egindako sarraskiek nazkaturik, alderdia utzi zuen 30eko hamarkadan. Gainera, ez zuen Alderdikoek filmetan eskua sartzeko inolako saiorik onartzen.

50eko hamarkadan, halere, komunisten kontrako beldurra pil-pilean zegoenean, Elia Kazanek Hollywood-eko hainbat komunista salatu zituen Amerikar ez ziren ariketen komitearen aurrean (House Un-American Activities Committee ingelesez). Geroago azaldu zuenaren arabera, garai horretan uste zuen horrela jokatzea herrialdearen alde egiteko modu hoberena zela. Nolanahi ere, kritika mingotsak jasan behar izan zituen Kazanek hasiera-hasieratik. 1999an, Kazani ohorezko Oscar saria eman ziotenean, polemika handia piztu zen Hollywood-en barnan. Batzuek uste zuten denbora aski zegoen igarota, eta Kazani lan artistikoak eskertzeko moduko sari merezia zela. Beste batzuk, ordea, ez zeuden ados, eta Kazanek Oscar hartu zuenean ez zuten ezta txalotu ere egin.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Elia Kazan Aldatu lotura Wikidatan