Elie Wiesel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elie Wiesel

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEliezer Wiesel
JaiotzaSighetu Marmației (en) Itzuli1928ko irailaren 30a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak  2016)
Errumaniako Erresuma  (1928 -  1940)
 Hungariako Erresuma  (1940 -  1944)
Lehen hizkuntzaYiddisha
HeriotzaNew York2016ko uztailaren 2a (87 urte)
Hobiratze lekuaKensico Cemetery (en) Itzuli
Sharon Gardens Cemetery (en) Itzuli
Familia
AitaShlomo Wiesel
AmaSarah Feig
Ezkontidea(k)Marion Wiesel (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaPariseko Letren Fakultatea
Hizkuntzakingelesa
Yiddisha
hebreera
errumaniera
frantsesa
hungariera
alemana
Jarduerak
Jarduerakidazlea, militante politikoa, Judaic scholar (en) Itzuli, eleberrigilea, autobiografialaria, unibertsitateko irakaslea, itzultzailea, kazetaria, humanista, filosofoa eta antzerkigilea
Lantokia(k)Paris eta New York
Enplegatzailea(k)Yedioth Ahronoth
Bostongo Unibertsitatea
New York Hiriko Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioajudaismoa

IMDB: nm0927600 IBDB: 5346
Musicbrainz: bda50f29-5613-47d8-aa08-5dc954ba634b Find a Grave: 166354255 Edit the value on Wikidata

Eli Wiesel (hungarieraz: Wiesel Lázár; Sighetu Marmației, Transilvania, Errumania, 1928ko irailaren 30a - New York, 2016ko uztailaren 2a) jatorriz errumaniarra eta frantsesez idazten duen Estatubatuar idazlea izan zen. Wieselen lanak haren bizitzako bi esperientziaren oihartzuna dira: batetik, hamasei urte zituela Auschwitz eta Buchenwald kontzentrazio-esparruetan bizi izandako esperientzia, eta, bestetik, Sigheten bizi izandako fede hasidista.

1956an, jaioterritik irtetera behartu zuteneko pasadizoa idatzi zuen yiddish hizkuntzan: Et le monde se taisait (Eta mundua isilik gelditu zen). Handik bi urtera, La Nuit (1958, Gaua) argitaratu zen Frantzian, kontzentrazio-esparruei buruzkoa. Wieselek berak zioen ez erotzeko idazten zuela, edo erotasunaren hondoa jotzeko, bestela: Paroles d'étranger (1982, Atzerritarraren hitzak). L'Aube (1960, Egunsentia) eta Le Jour (1961, Eguna) lanetan, beste krisi-egoera batzuk jorratzen ditu. Egilearen tradizio bikoitza nabarmentzen dute lan horiek, yiddish ipuinarena, batetik, eta inspirazio hasidikoko eleberri espirituala, bestetik. 1966an, Sobietar Batasuneko juduen egoerari buruko inkesta baten ondoren, saiakera lan bat, Les Juifs du silence (Isiltasunaren juduak), eta antzerki-lan bat, Zalmen ou la Folie de Dieu (1968, Zalmen edo Jainkoaren erotasuna) idatzi zituen. 1968an, Médicis saria jaso zuen Le Mendiant de Jérusalem (Jerusalemgo eskalea) lanagatik. Judu hasidikoaren fedea azaltzen du Célébration hassidique (1972, Ospakizun hasidikoa), Célébration biblique (1975, Ospakizun biblikoa), Contre la mélancolie (1981, Malenkoniaren kontra), Célébration talmudique (1991, Ospakizun talmudikoa) lanetan. Le Testament d'un poète juif assassiné (1980, Poeta judu erail baten testamentua) obran, judu komunista gazte baten istorioa kontatzen du. Zapalkuntza eta esetsaldi antisemita oinarrizko gaiak dira Wieselen lanean, baina baita itxaropena, erbestealdia eta mundu galdu baten nostalgia ere. Le Cinquième Fils (1983, Bosgarren semea) eta L'Oublié (1989, Ahaztua) lanetan, Wieselen lanaren beste garrantzizko gai bat agertzen da: aita-seme harreman zaila. 1963an, Estatu Batuetako hiritartasuna hartu zuen, eta Bostongo Unibertsitateko Giza Zientzietako katedraburu izendatu zuten. 1986an, Bakearen Nobel Saria eman zioten, eta bi memoria-liburu argitaratu zituen: Tous les fleuves vont à la mer (1994, Ibai guztiak itsasora doaz) eta Et la mer n'est pas remplie (1996, Eta itsasoa ez dago beteta).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]