Eliren liburua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Eliren liburua
Datuak
Jatorrizko izenburua The Book of Eli
Izenburua euskaraz 'Eliren liburua'
Urtea 2010
Estreinaldia urtarrilak 15, 2010
Generoa Zientzia-fikzio
Herrialdea Amerikako Estatu Batuak
Iraupena 118 minutu
Zuzendaria
Hughes anaiak
Ekoizleak
Alcon Entertainment
Gidoilariak
Gary Whitta
Aktoreak
Denzel Washington
Gary Oldman
Mila Kunis
Ray Stevenson
Jennifer Beals
Frances De La Tour
Michael Gambon
Tom Waits
Musikagileak
Atticus Ross
Argazkilariak
Don Burgess
Jatorrizko hizkuntza
Ingelesa

The Book of Eli (El libro de Eli Espainian edo Le livre d'Eli Frantzian) 2010.ean Hughes anaiek zuzendutako film post-apokaliptiko bat da, Gary Whitta-k idatzia eta protagonista hauekin: Denzel Washington, Gary Oldman eta Mila Kunis. Filma Amerikako Estatu Batuetan estreinatu zen 2010eko urtarrilaren 15ean.

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

30 urte azkeneko gerraren ondoren, gizon bakarti bat ibiltzen da Amerikako Estatu Batuak bihurtu den lur suntsituaren gainean. Hiri hutsak, errepide suntsituak, paisaia apokaliptikoak. Urte batzuk lehenago existitu zen zibilizazioaren aztarnarik ez da geratzen, legerik gabeko kaos bat da nagusi: dena erabat beteta dago edozein arrazoirengatik erailtzen duten koadrilez. Bakea bilatzen duen bidaiari den Eliren mailan ez dago inor (Denzel Washington), erronka egiten badio edozein etsairi garaitzeko gai da, di-da batean.

Gizon honek etorkizuneko esperantza defendatzen du. 30 urtean zehar landu duen esperantza bat. Bere konpromisoak eraginda eta goiko zerbaitengan duen fedeak gidatuta, Elik edozer egiten du luzeago bizi izateagatik eta bidean bere helburua betetzen jarraitzeagatik Bakarrik beste gizon batek ulertzen du Elik haren eskuetan duen boterea eta prest dago Eliri lapurtzeko: Carnegie (Gary Oldman), lapur eta gaiztaginezko herri batean nagusi gisa dabilen despota bat. Aldi berean, Carnegieren adopzio alaba, Solara (Mila Kunis), Elirekin liluratuta geratzen da, haren ugazaitaren domeinutik aurrera existitu ahal dena Elik eskaintzen duen ikuspegiarengatik.

Bere egitekoa betetzen jarraitu behar du Elik, eta gizateriari salbatzeko aukera eman behar dio.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]