Elisabet I.a Errusiakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Elisabet I.a Errusiakoa

Elisabet I.a Errusiakoa (Kolomenskoe, 1709ko abenduak 29-San Petersburgo, 1762ko urtarrilak 5) Errusiako enperatriza izan zen, Petri I.a Errusiakoa eta Katalina I.a Errusiakoaren bigarren alaba. Bere heriotza Brandeburgo leinuaren miraria bezala ezagutzen da.

Haurtzaroa eta gaztaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Petri I.a Errusiakoa semerik izan gabe hil zenean bere oinordekoari buruzko iritzia oso banatua zegoen. Bere aita Katalina I.a Errusiakoaren erregealdian Elisabet tsarevnarentzat zenbait ezkongai bilatu ziren, horien artean une horretan Frantziako dofina zen eta beranduago Luis XV.a izenarekin errege izango zena. Hala eta guztiz ere, Elisabetek ez zuen ezkongai egokirik aurkitu, eta handik gutxira bere ama hil zen. Hala, Elisabeten iloba zen Petri II.a Errusiakoa tronuratu zen. Tsar nerabe eta ezegonkor honen agintaldian, Elisabetek postu on bat izan zuen bere ilobak zion maitasun handiagatik (harreman sexualak ere izan zituztela uste da). Gaztea zen garai horretan, Elisabet gazte eder eta itxura onekoa zela esaten da, errusiar herriak oso maite zuena, Petri I.a Errusiakoaren alaba bezala. Hala, Petri II.a 1730eko urtarrilean hil ondoren, iritzia berriz zatitu zen Petriren alaben aldekoen eta honen anaiordea zen Ivan V.a Errusiakoaren alaben aldekoen artean. Azkenik, Ana Ivanovna tronuratu zen, Ivan V.aren bigarren alaba, erregina bihurtzeko aukera gutxien zituenetako bat ere bazena.

Ana Errusiakoaren agintaldian, Elisabet bizitza publikotik erretiratu zen, bizitza landatar eta lasai batera, ezkontzea lortu ez izanagatik zapuztua. Lehen uneetan, Ana tsarinak harreman adiskidetsu bat izan zuen bere lehengusinarekin, hau tsarevna inperiala zen heinean bere behar guztiak aseak izan zitzan arduratuko zela aginduz. Hala eta guztiz ere, herriak Elisabet oso maite zuela ikusirik, lodi eta geroz eta itsusiago zegoen tsarinak ez zuen edertasun gaztea zuena, Ana Errusiako berehala arduratu zen inperioaren etorkizuna ziurtatzeaz. Horretarako, gortera bere iloba Ana Leopoldovna etorrarazi zuen. Isabel tronurako oinordekotzan atzean geratzeaz arduratuz, Ana I.ak bere erregealdia burdinazko eskuz jarraitu zuen, eta oinordeko bezala bere ilobaren seme txikia izendatu zuen, Ivan VI.a Errusiakoa tsarra bihurtuko zena, haurraren amak zuzendutako erregeordetza bat eratuz. Elisabetek bere buruari ezarritako erbestean jarraitzen zuen. Villa landatar alai batean biziz, tsarevnak Aleksei Razumovski nekazariarekin maitasun harreman bat zuen. Asko ziren isilpean Elisabeten tronuratzeko eskubideak defendatzen zituztenak, erregeordea eta bere inguruko jendea murgilduta zegoen iskanbilen aurrean. Elisabetek San Petersburgotik egiten zituen ibilaldietan, zaldiz edo gurdi irekian, askok inongo lotsarik gabe laudatzen zuten, eta laster hasi ziren gertatzen hiriburuko kuarteletan goiko ofizialek zuzendutako azpijokoak, Ana Leopoldovna erregeordeak armadari zion mespretxuagatik nahigabetuta.


Aurrekoa
Ivan VI.a Errusiakoa
Errusiako tsarra
1741-1762
Ondorengoa
Petri III.a Errusiakoa
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Elisabet I.a Errusiakoa Aldatu lotura Wikidatan