Elisabeth Jacquet de la Guerre

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Elisabeth Jacquet de la Guerre

Elisabeth Jacquet de la Guerre (Paris, 1665 - 1729) frantziarra musikagile eta klabezin jole handia izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elisabeth Jacquet de la Guerre 1665ean jaio zen. Parisko Ile-Saint Louis elizako organo-jole zen Claude Jacqueten alaba zen. Hiru anaia-arreba zituen: Nicolas, Anne eta Pierre, guztiak musikariak. Elisabeth oso txikia zela hasi zen tekladun musika tresnak jotzen eta aitak Luis XIV.a Frantziakoari aurkeztea lortu zuen bost urterekin eta haren gortean jo zuen, errege hura hil arte.

1684an Marin de la Guerre organo-jolearekin ezkondu zen eta Parisera joan zen. Bertan kontzertuak ematen jarraitu zuen eta partikularrei irakasten. Parisko musikari handi guztiak joaten ziren klabea nola jotzen zuen entzutera.

1700ean senarrarengandik banatu zen eta hamar urteko seme bakarra ere galdu zuen (klabea jotzen ere oso trebea zena).

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzerkirako[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Les jeux à l’honneur de la victoire balleta (1691)
  • Céphale et Procris opera edo tragedia lirikoa (1694)

Abesteko musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Cantates françoises sur des sujets tirez de l'Ecriture, livre I (1708)
  • Cantates françoises, livre II (1711)
  • La musette, ou Les bergers de Suresne (1713)
  • Cantates françoises (1715)
  • Te Deum (1721)
  • Recueil d'airs sérieux et à boire aldizkarian argitaratutako zenbait abesti (1710–24)

Lan instrumentalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Pièces de clavessin (1687)
  • Pièces de clavecin qui peuvent se jouer sur le viollon (1707)
  • 6 sonates biolin eta basso continuo-rako (1707)
  • Eskuizkribuan: lau sonata biolin, biola da gamba eta basso continuo-rako, cuatro sonata hirukoan bi biolin, biola da gamba eta basso continuo-rako
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Elisabeth Jacquet de la Guerre Aldatu lotura Wikidatan