Elkar-bazterketa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Informatikan, elkar-bazterketa baldintza bat da, programazio konkurrentean erabiltzen dena, prozesu edo hari desberdinak sekzio kritikoan aldi berean sartzea ekiditeko. Metodo honekin lortu nahi da datuak modu atomikoan lortzea.

Sekzio Kritikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sekzio Kritikoa programazioan, datu partekatu baten moldaketa egiten den lekua da. Bertan prozesu edo hari bakar batek datua edo datuak aldatu daitezke, honekin datuaren erabilera desegokia baztertzen da eta ez dute aldi berean eta bestearen aldaketa kontutan hartu gabe aldatu.

Sekzio Kritikoaren erabileran erabiltzen den metodorik ezagunena semaforoaren inplementazioa da. Inplementazio honekin sekzio kritikoa zabalik eta erabilera posible dela adierazten da, edo itxita dagoela esaten da, non prozesua zabalik egon harte itsaron beharko du. Semaforoaren soluzioa oso sinplea da, eta zenbait problema ebazteko nahikoa da, baina problema konplexuetan ez da nahikoa soluzio honekin, elkar blokeaketaren arazoa ekar dezakelako, non prozesu guztiak zain daude sekzio kritikoan sartzeko, baina aldi berean ezin dute erabiltzen ari diren beste sekzio kritikoa askatu.

Semaforoaren inplementazioaren hobekuntza desberdinak dira erabili oi diren algoritmoak, adibidez denbora epe batean ezin bada sekzio kritikoan sartu, sartzen saitzeari ekin eta beste sekzio kritikoan sartuta badago, hau askatu eta ondoren berriro sartzen saiatu.