Elkarte Atletiko Gaeliko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elkarte Atletiko Gaeliko
Datuak
Motanazioarteko kirol-federazioa
Eskumendekoak
Agintea
Egoitza nagusi
Zeren jabe
Historia
Sorrera1884
webgune ofiziala
Facebook: officialgaa Twitter: officialgaa Instagram: officialgaa Edit the value on Wikidata
Gaeldar Jokoen banaketa erakusten duen Irlandako mapa. Horiz, futbol gaelikoa nagusi den konderriak; urdinez, hurlinga nagusi den konderria; orlegiz, bi kirolak nagusi diren konderriak.

Elkarte Atletiko Gaelikoa (ingelesez: Gaelic Athletic Association; irlanderaz: Cumann Lúthchleas Gael), irlandar kirol elkarte edo erakunde bat da. Elkarte honek hurling eta futbol gaelikoaren jarduera eta antolaketa bultzatzen ditu, bai eta beste irlandar jatorria duten kirolena, hau da, kirol gaelikoak, gizonezko eta emakumezkoen sailetan.

1884. urtean sortu zen eta gaur egun Irlanda osoko kirol erakunde zabal eta handiena da 800.000 kideekin. Jokalarien amateur baldintzarekiko arau zorrotzak ditu eta bere kategoria goreneko lehiaketa All-Ireland Final delako da, konderrien arteko norgehiagoka. Bai hurling-a, bai eta futbol gaelikoa, erakundearen kirol garrantzitsuenak, oso zaharrak dira. Futbol gaelikoa caid bezala ezaguna den antzinako futbol irlandarretik datorrela uste da, 1537an jada ezaguna zena, nahiz eta araudi modernoa 1887. urtekoa den.

GAA-ren sortzaile nagusia Michael Cusack izan zen, 1884ko Azaroaren 1an, Thurles herrian,Tipperaryko konderrian.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]