Ella Fitzgerald

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ella Fitzgerald gaztaroan.

Ella Fitzgerald (Newport News, Virginia, 1917ko apirilaren 25a – Beverly Hills, Kalifornia, 1996ko ekainaren 15a) abeslari estatubatuar eta afroamerikar handia izan zen. Jazz estiloa landu izan zuen batez ere, 1934tik 1993 arte luzatu zen bere musika ibilbide luzean.

Chick Webben orkestran sartu zen 1934ean, eta hura hiltzean taldearen zuzendaritza hartu zuen (1939-1941). Ondoren, mundu guztian zehar kantatu zuen. Bere diskoen artean, aipatzekoak dira: Lady Be Good (1946), Porgy and Bess (L. Armstrongekin, 1958), How High the Moon (1960).

1970 eta 1980ko hamarkadetan kantatzen eta grabatzen jarraitu zuen. Diabetesak eraginda, begietako gaitza izan zuen eta betaurreko handi batzuk erabili behar izaten zituen emanaldietan. 1986an bihotzeko ebakuntza egin zioten, baina abesten jarraitu zuen. 1993an, diabetesaren eraginez, oinak moztu behar izan zizkioten. Los Angelesen hil zen 1996an.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ella Fitzgerald Aldatu lotura Wikidatan


Biografia Artikulu hau biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]