Ellen Kuzwayo
Nnoseng Ellen Kate Kuzwayo (1914ko ekainaren 14-2006ko apirilaren 19) Hegoafrikako emakumeen eskubideen aldeko militantea eta politikaria izan zen. 1960ko hamarkadan Afrikako Kongresu Nazionaleko gazte taldeko presidentea izan zen eta 1994an Hegoafrikako Legebiltzarreko apartheidaren osteko lehen presidentea bihurtu zen.
Call Me Woman (1985) bere autobiografiak Central News Agency Literary Award saria irabazi zuen.
Eduki-taula |
[aldatu] Biografia
Kuzwayoren familia heziketa handikoa zen. Politikagintzan ere arituak ziren: Jeremaiah Makgothi aitona -Biblia tswanerara itzultzen Robert Moffat eskoziarraren laguntzailea izateaz gain- Orange Estatu Askeko South African Native National Congress erakundeko idazkaria izan zen eta PS Mefare erakunde horren jarraipena izan zen Afrikako Kongresu Nazionaleko kidea. Jatorria baserri giroan izanik ere bere bizitza gehiena hirian eman zuen[1].
1977an epaiketarik gabe kartzelaratu zuten eta hortik aurrera apartheidaren aurkako borrokan are gehiago engaiatu zen.
[aldatu] Lanak
- Call Me Woman, Londres, The Women's Press, 1985. ISBN 1-879960-09-5.
- Sit down and listen. Stories from South Africa, The Women's Press, 1990. Euskaraz: Soweton kontatuak, Txalaparta, Tafalla, 1996; itzultzailea: Aintzane Ibartzabal. ISBN 84-8136-036-8.
[aldatu] Erreferentziak
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- Another Milestone for Ellen Kuzwayo, Johannesburgeko Udalaren webgunea, 2004ko abenduaren 7a.
| Artikulu hau biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |