Elorretako Haitza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Elorretako Haitza
Aranguren eta Elorretako Haitza.jpg

Eskuinean Aranguren, ezkerrean, urrunago, Elorretako Haitza.

Garaiera 1.146 m
Koordenatuak 42°59′57″N 02°29′42″W / 42.99917°N 2.495°W / 42.99917; -2.495Koordenatuak: 42°59′57″N 02°29′42″W / 42.99917°N 2.495°W / 42.99917; -2.495
Mendilerroa Zaraia
Ohiko bidea Mendiola (Eskoriatza) auzotik
Elorretako Haitza is located in Euskal Herria
Elorretako Haitza
Kanpo loturak Mendikat

Elorretako Haitza Zaraiako mendilerroan dagoen mendietako bat da. Orokorki, Kurutzeberri deitzen den mendian dago, bertako tontorrik garaiena delarik, eta Zaraia mendilerro osoko bigarren garaiena da, 1.146 metroko garaierarekin. Apotza edo Kargaleku lepoaren bidez, Aranguren mendiarekin, mendilerroko mendirik garaienarekin, bat egiten du.

[aldatu] Irispideak

Biderik ohikoena, Elixabarritik doa. Hona, zuzenean Mendiolatik, Peñakulu igaroz, edo Bolibartik, hel daiteke. Bolibartik datorren bideak, Mendiolatik datorren bideetako batekin bat egiten du, pinudi baten ondotik igarotzen den bide batean, ehiztariak ibili ohi diren beste pinudi batetik gertu. Hemendik, lur eta harrizko bide bat abiatzen da, gorantz eta gorantz, San Juan Portaletaña edo San Juan Txikia izeneko ermitara heldu arte. Handik gora, zuzenean Mendiolatik datorren bidearekin bat egiten du bide honek. Behin bide hortara helduta, aurrera jarraitu besterik ez dago, Kargaleku edo Apotza izeneko lepora heldu arte. Behin hemen, ezkerretarantz hartzea baino ez da geratzen, mendiaren tontorrera heltzeko.

[aldatu] Inguruko tokiak

Apotza edo Kargaleku lepoa

[aldatu] Kanpo loturak

Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak