Elorrieta

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
San Inazio-Elorrietako auzoa.

Elorrieta Bilboko San Ignazio-Elorrieta auzoaren zatia da. Auzoaren iparrealdean kokatua, Erandiotik mendigatik banatuta. Guztira 2.000 bat biztanle dauzka.

[aldatu] Historia

Historian zehar San Ignazioko auzoaren garapenarekin bat joan da Elorrietarena ere. Gunearen kanpoaldeko izaeragatik, hirigunean egon ezin daitezkeen azpiegiturak biltzen ditu; aintzinean Deustuko udal-hiltegia (desagertuta). Horrez gain, hiriko ur zikinak Bilboko itsasadarraren kanpoaldera eramaten zituen estazio bat eraiki zen (1895-1903), bere garairako puntakoa("saneamendua"). Gaur egun ordea hiriaren ur kutsatuak ez dira jada itsasadarrera botatzen eta 1996 amaitu zen; zori txarrez bere makineria desagertu zen. Estazioa kanpotik berriztu eta parke bat eraiki da honen inguruan. Gaur egun Bilboko zabor kamioien biltegia eta Garbigunea (hiltegiaren ondoan).

2003tik udalak etxebizitza berriak eraiki ditu bertan. Auzoan 1930eko hamarkadatik zegoen "Etxe luzea" izeneko etxebizitza blokea eraitsi eta bertako bizilagunentzako etxebizitza berriak eraiki ziren. Horrez gain, hiriaren etxebizitza beharrizanak asetzeko 150 etxebizitza gehiago eraiki ziren. Etxebizitza berriekin, auzoko biztanleria hazi egin da. Elorrietan gune industrial txiki bat ere badago, Canal Bizkaia eta Bilbovision telebista kateak bertan aurkitzen direlarik.

[aldatu] Garraio publikoa

Auzoaren garraiobide bakarra autobusa da, Bilbo erdigunea eta Termibus elkartzen dituen autobus linea bat dago, auzoko etxebizitza berriak eraikitzean San Ignazioko Levante plazatik Elorrietara luzatu zena.

Linea Ibilbidea Maiztasuna (min)
' Elorrieta - Plaza Biribila 10´

Ibaian zehar txalupa bidez Zorrotzarekin lotura desagertu zen.

[aldatu] Kale garrantzitsuenak

  • Orixe kalea
  • Elorrieta plaza
  • Lehendakari Agirre etorbidea
  • Elorrietako erribera
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak