Elortz (kontzejua)
- Artikulu hau Nafarroako kontzejuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Elortz (argipena).
|
Elortz |
|
|---|---|
| Udalerria | Noain Elortzibar |
| Koordenatuak: | 42°44′2″N 1°33′37″W / 42.73389°N 1.56028°WKoordenatuak: 42°44′2″N 1°33′37″W / 42.73389°N 1.56028°W |
| Biztanleria | 121 |
Elortz Noain Elortzibarko kontzejua da. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldan, 124 biztanle zituen.
Eduki-taula |
[aldatu] Kokapena
Elortzen herri mugakideak honakoak dira: Zabalegi mendebaldean, Zulueta ipar-mendebaldean, Iharnotz eta Otao hegoaldean, eta Ezperun hego-mendebaldean.
[aldatu] Historia
Erdi Aroko jaurerria, 1142an Urraca Ortiz-ek Iruñeko Loperi eman zion San Bartolomé monasterioarekin batera. 1802an Elortz Elortzibarko diputatuak eta herritarren artean aukeratutako erregidoreak zuzentzen zuten.
1847an eskola zeukan eta bertako maisuak 800 errealeko soldata jasotzen zuen urtero. Horrez gain, Iruñea eta Zangoza arteko bidean egonik, Elortzek benta zeukan bide hartan. Posta, Elotik etortzen zen astean hiru aldiz.
[aldatu] Demografia eta biztanleria
| 2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 118 | 124 | 133 | 145 | 122 | 121 | 118 | 124 |
[aldatu] Ondarea
- San Esteban eliza: Tenplu barruan, XVII. mende hasierako erretaula erromanista dago. Erretaularen itxura klasikoaz Juan de la Hera arduratu zen eta eskultura Gaspar Ramosen lana da.
[aldatu] Azpiegitura eta garraioak
La Sanguesina Veloz edo Zangoztar Azkarra izeneko autobus konpainiak Elortz Zangoza Iruñea eta inguruko herriekin batzen ditu. Linea nagusiak honakoak dira:
[aldatu] Jaiak eta ospakizunak
Elortzeko jaiak Jasokundearen omenez ospatzen dira abuztuaren 15aren inguruan.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
| Noain Elortzibarko kontzejuak | ||
|---|---|---|
|
Andrikain · Dorre · Elortz · Ezperun · Gerendiain · Iharnotz · Imarkoain · Noain · Oritz · Otao · Zabalegi · Zulueta |
||
| Artikulu hau Nafarroako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |