Eloy Erentxun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eloy Erentxun
Bizitza
JaiotzaZestoa1904ko azaroaren 29a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia, 1987 (82/83 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria

Eloy Erentxun (Arroa goia, Zestoa, Gipuzkoa, 1904ko azaroaren 29aDonostia, Gipuzkoa, 1987)[1] margolaria izan zen. Euskal Herriko paisaiak aztertu zituen batik bat bere lanetan.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aitaren aldeko sendia Gasteiztik zetorren, non Garaje Erentxun kudeatzen zuten, hasieran Betoño auzoan eta gero erdialdean. Agustin aitonak kitarra jotzeaz gain, karrogilerik handiena izatera iritsi zen, gero Bilbora eta Bartzelonara zabaldu ziren, Eloyren osabaren esku, Francok negozioa konfiskatu arte. Aitonak, bere aldetik, Azpeitian tabako-fabrika jarri baina itxi behar izan zuen. Orduan familiak Zestoan etxea hartu zuen. Bere aita, Zesareo, pianoa jotzraz gain, maisu zen, eta ama, Maria Dolores Onzalo elgetarra ere bai, biak Arroako eskolan lan egin eta ezkondu ziren. Eloy izan zen bost anai-arreetatik zaharrena. Irakasle izateko ikasi zuen Iruñean, anaia Juan bezala. Oposizioak gaindituta, Asturias aldera joan izan behar zuten. Han irakasle zela, Asturiaseko Cirieño herrian sortu zitzaion marrazketarekiko interesa, bere ikasleak marrazteari ekin zionean. Hiru urte eman ondoren irakasle, hango giro politikoa gaiztotuta, 1933 urtean leku-aldatzea eskatu zuten bi anaiek Nafarroara, Zigara Eloyk eta Aresora Juanek. Zigan irakasle zela, hango paisaiak eta ikasleen erretratu asko marraztu eta margotu zituen. Espainiako Gerra Zibilaren hasierak aitaren etxean harrapatu zuen. Bertan udara ematen zuen maiz eta margolaria zen bere osaba Teodoro Erentxunekin egoteko aukera zuen, 1927an Ameriketatik etorria.[2] Honek biziki animatzen zion margotzen jarraiteko. Gerra iraun bitartean, Eloyk Dorraon eta Lodosan jarraitu zuen irakasle gisa hango eskoletan, 1941 arte.

1942an Madrilera joan zen bizitzera eta "Asociación de Pintores y Escultores" delakoan aritu zen ikasten. Ondoren Bartzelonan margotzen eta saltzen jarraitu zuen, baina senide baten eskariz, geratzen zen azken Garaje Erentxun zaintzeko, Gasteizera itzuli zen. Han emazte izango zen Mari Karmen ezagutu eta Caracasen (Venezuela) bizi izan ziren, 1950 urtetik, ezkon berriak zirela; hiru alaba izan zituzten eta 15 urtez han bizi ziren, 1965 arte, Euskal Herrira behin betiko bueltatu arte, Donostiara hain zuzen.[3].

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olio pintura landu zuen batik bat, arkatzez, ikatz-ziriz, lumaz, zein errotulagailuz egindako marrazkiak baditu ere.

Bere lanik gehienek Euskal Herriko paisaia desberdinak dituzte gaitzat, eta Espainian eta Venezuelan zehar beste hainbat lan ere egin zituen. Erretratua ere landu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Eloy Erenchun Onzalo», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  2. (Gaztelaniaz)Egaña, Iñaki. Quién es quién en la Historia del País de los vascos. Tafalla: Txalaparta, 2005. 84-8136-399-5; 170-171orr.
  3. Erentxun, Eloy, Artemis Olaizola, Martín de Ugalde, Joaquín de Iturbide, eta Luis Pedro Peña Santiago.- Eloy Erentxun: 1904-1987 : San Telmo Udal Museoa = Museo De San Telmo De San Sebastián. San Sebastián: Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, 1987.47-73 orr.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ugalde, Martin, Eloy Erentxun: 1904-1987, Editorial San Sebastián, Donostiako Aurrezki Kutxa, 1987.
  • Plazaola Artola, J., Historia del Arte Vasco vól. IV: Siglo XX, Hostoa argitaletxea. 838. or.
  • Argia Astekaria, 637. zenb., 1975.[1]