Els Setze Jutges

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Els Setze Jutges (euskaraz Hamasei Epaileak) 1961ean Miquel Porter i Moix, Remei Margarit eta Josep María Espinàsek sorturiko katalanez abesten zuten abeslari talde bat izan zen. Izena Katalunia, Valentzia nahiz Balear Uharteetan ezagunak den aho-korapilo herrikoi batean oinarritzen da ("setze jutges d'un jutjat mengen fetge d'un penjat", euskaraz gutxi gorabehera "epaitegi bateko hamasei epaileek urkatu baten gibela jaten dute" litzateke), izendapen hau diktadura frankista garaiko nolabaiteko kataluniar kulturaren aldeko izpiritu ironiko eta errebindikatzaile batetik jaio zen.

Euren abestiak abestuz eta frantziar abeslarien abestien bertsioak moldatuz hasi ziren, bereziki Georges Brassens. Topagunea beste artista gehiagotara zabalduz joan zen, "epaileak" kronologikoki eta talde honetako lehenbiziko hiru sortzaileak barne hartuz hauek dira: