Eltzagor

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Eltzagorra.

Eltzagorra perkusiozko musika tresna bat da, zehazki esanda, igurzketa danbor bat.

Zilindro huts bat da, tamaina ezberdinak izan ditzakeena eta material ezberdinez egina egon daitekeena, bere muturretako bat, mintz batek estaltzen duelarik. Mintz horren erdia igarotzen duen hagatxo bat du, zurezkoa edo beste edozein materialekoa izan daitekeena. Hagatxo hau, batzuetan, soka bategatik aldatzen da. Hagatxoa igurztean, eltzagorrak oso soinu baxu eta berezi bat eratzen du.

Espainian, eltzagorra, Eguberri jaietan oso musika tresna tipikoa da, sarri, gabon kanta eta kantu herrikoiei laguntzen.

Hitzaren beste esanahi batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jerez de la Fronterako hiri andaluziarrean, Eltzagor gabon gauaren aurreko jaiegunetan egiten diren eguberri jai batzuei deitzen zaie. Bertan, jende talde batek, flamenkotutako gabon kantak kantatzen ditu (ohi, buleria gisa, koruan, eltzagor batek erritmoa daramalarik eta, batzuetan, beste musika tresna batzuek lagunduta, anis botila eta panderoak, adibidez.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eltzagor Aldatu lotura Wikidatan