Eltziego

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Eltziego

 Araba

Eltziegoko armarria

Izen ofiziala Elciego
Estatua
Erkidegoa
Lurraldea
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Araba
Arabako Errioxako Kuadrilla
Alkatea Luis Aldazábal Ruiz de Viñaspre (Zieko Bai)
Herritarra eltziegar
Koordenatuak 42°30′54″N 2°37′06″W / 42.515°N 2.61833°W / 42.515; -2.61833Koordenatuak: 42°30′54″N 2°37′06″W / 42.515°N 2.61833°W / 42.515; -2.61833

Alava municipalities Elciego.JPG

Eremua 16,32 km2
Garaiera 477-521 m
Distantzia 46 km Gasteiza
Posta kodea 01340
Biztanleria 1.045 bizt. (2011)
Dentsitatea 64,03 bizt./km²
Sorrera 1583
http://www.elciego.es

Eltziego[1] Arabako hego-ekialdean dagoen udalerria da, Arabar Errioxa Kuadrillan. Gasteiztik 46 bat kilometrora dago. Izen bereko herria udalerriaren erdialdean dago. Udalak Zieko[2] erabiltzen du webgunean.

Eltziegoko eliza eta herriaren ikuspegia
Eltziegoko ikuspegia

Eduki-taula

Geografia [aldatu]

Ingurune naturala [aldatu]

Erliebe gutxiko eremuan dago Eltziego, Mayor izeneko ibaiak udalerria iparretik hegora zeharkatzen duela.

Udalerri mugakideak [aldatu]

Historia [aldatu]

Herriaren berri zaharrak baditugu, 1067. urtekoak, hain zuzen, Donemiliaga Kukulako agiri batzuetan haren izena jada agertzen baitzen, El Cieko gisa. 1368ko beste batean, aldiz, Ilciego bezala agertzen zen.

Nafarroako Erresumakoa izan zen 1461 arte, ondoren Gaztelakoa. 1583an, Felipe II.ak hiribildu izendatu zuen, eta Guardiarekiko emantzipazioa lortu zuen, ordura arte haren menpe egon baitzen.

Demografia [aldatu]

Eltziegoko biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
1.513 1.547 1.474 1.415 1.427 1.506 1.471 1.313 1.030 951 908 930 932

Ekonomia [aldatu]

Eltziego Arabar Errioxako ardoaren ekoizle nagusietakoa da, Guardia eta Lantziegorekin batera. Azken boladan, ardoaren ekoizpenaz gain, gorakada handia jasotzen ari da berauen inguruan sortutako turismoa.

Kultura [aldatu]

Hizkuntza [aldatu]

Gaur egun gaztelania da nagusi. Ezin dugu zehaztu bertako jatorrizko euskara galdu zen garaia. Hala ere, Eltziegoko euskara galtzea nonbait IX. eta XVI. mendeen artean kokatzen da.

Jaiak [aldatu]

  • Otsailaren 5an San Blas eguna ospatzen da.
  • Uztailaren 2an Santa Isabel ospatzen da, herriak, itxuraz, santa horrekin zerikusirik ez badu ere. Egunotan Eltziegoko banderari omenaldia egiten zaio.
  • Azaroaren 30ean San Andres ospatzen da, Eltziegoko elizaren patroiaren eguna.

Ondasun nabarmenak [aldatu]

  • San Andres eliza, Eusko Jaurlaritzak 1984an monumentu historiko-artistiko izendatua, baita 2002an Kultura Ondasun izendatua ere. Eraikinak aurrekari gotikoak dituen arren, homogeneotasun- eta trinkotasun-itxura handia du[3].
  • Herederos del Marques de Riscal izeneko upategi, spa eta hotela, Frank Gehry arkitekto kanadarrak diseinatua. 5.000 m2 inguru eraikiak ditu. Hotelak 43 luxuzko gela dauzka. Upategia bisita daiteke.

Eltziegar ezagunak [aldatu]

Erreferentziak [aldatu]

Kanpo loturak [aldatu]

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Eltziego
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa