Elur-lehoinabar saria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Elur-lehoinabar saria (errusieraz: Снежный барс) Sobiet Batasunean mendigoizale iaioei ematen zitzaien saria zen. Sari hau gaur-egun mantentzen da. Saria lortzeko Sobiet Batasuna osatzen zuten herrietako 7000m.-tako 5 gailurrak jo behar dituzte.

Tajikistango Pamir mendikatean 3 gailur daude, Ismail Samani mendia (Komunismo mendi ohia) 7495m, Korjenebskaia mendia 7105m eta Lenin mendia 7134m. Tajikstan, Kirgizstan eta Txinako mugan dagoen Tian Shan mendilerroan beste biak daude, Jengix Txokusu (Pobeda ohia) mendia 7439m eta Khan Tengri mendia 7010m.-takoa.

2010 arte 567 mendizalek lortu dute garaikurra, 538 gizonezkok 29 emakumenzkok, 1981 urtetik aurrera.

2004an Xabier Ormazabal urretxuarrak lortu zuen saria, lehenengo euskaldun eta bakarra horrelakorik eskuratzen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]