Elurzulo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Irango Kerman hiriko yakhchal edo elurzuloa.

Elurzulo elurra gordetzeko edo kontserbatzeko prestatu ohi zen tokia da[1].

Antzinako Erroman jadanik erabiliak izan arren, batez ere XVI. eta XIX. mendeen artean zabaldu zituzten, XX. mendean hozkailuak zabaldu zituzten arte. Izotza batez ere medikuntzarako erabili zuten, sukarra jaisteko, odoljarioak oztopatzeko edo zaintiratuetan[2].

Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gipuzkoan herri askok bere elurzulo zuten: Andoain (Onddo), Azpeitia (bi Xoxoten), Zegama (Aratzen), Deban (bi), Elduain (Galoegi), Gabiria, Irun (Arburu, Elurretxe, Pikabea, Sarjiñola, Urdiñegi), Oñati (Artzanburu), Oiartzun (Aiako Harria), Errezil, Errenteria (Aldura, Pertsele), Urnieta (Altzibar, Mantale, Tximista), Bergara[3].

Bizkaiak behintzat 22 elurzulo zituen[4]. Ibaizabalen hegoaldean 19 eta Oizko magaletan beste hiru: Ganbe (595 metroko altueran, Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz), Maska (400 metroko altueran, Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz) eta Kortaguren (565 metroko altueran, Ziortza). Azken hauek etxola bat zuten putzuak ziren. 800 metro baino gutxiagoko altuera egotean, putzuaren ahoan etxola zegoen, barruko izotza babesten zuena[5].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, Elurzulo, http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=elurzulo .
  2.   Labeaga, Juan Cruz (1982), Los pozos y el comercio de la nieve en Viana y aras, Cuadernos de Etnología y etnografía de Navarra, XIV, Iruñea, 262. orrialdea .
  3.   Olañeta, Amaia; Urkiola, Argiñe, Txondorrak, karobiak eta elurtzuloak, Bergarako Udala, ISBN 978-84-923475-0-6 .
  4.   Neveras de Bizkaia, Bilbo: Bizkaiko Foru Aldundia, 1994 .
  5.   Calvo Barco, Angel Maria (1997), Los neveros, una actividad desaparecida en nuestras montañas, Zainak, Eusko Ikaskuntza, 203-213. orrialdeak, ISSN 1137-439X, http://www.euskonews.com/0059zbk/gaia5905es.html .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Elurzulo Aldatu lotura Wikidatan