Emakumeak gorrotatzen zituzten gizonak

Wikipedia, Entziklopedia askea


Emakumeak gorrotatzen zituzten gizonak
Datuak
IdazleaStieg Larsson (2005)
Argitaratze-data2005
Jatorrizko izenburuaMän som hatar kvinnor
Hizkuntzasuediera
ArgitaletxeaNorstedts Förlag (en) Itzuli
HerrialdeaSuedia

Emakumeak gorrotatzen zituzten gizonak (Män som hatar kvinnor) Stieg Larssonek idatzitako eleberria da, Millennium Trilogiaren lehena. Autorea 2004an hil zenean, 3 eleberri utzi zituen argitaratu gabe eta hauek osatu zuten Europan bestsellerra izango zen trilogia.

2009an, zinemarako egokitu zuten.

Sarrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nobela beltz honek nazioartean gertatzen den fraude finantziario batean eta suediar familia aberats baten soluzionatu gabeko XX. mendeko lehenaldian kokatzen gaitu.

Larsson kazetaria izan zen Estokolmoko aldizkari batean eta ondo ezagutzen ditu polizia nobelaren nondik norakoak. Eguneroko lanaren bukaeran idatzitako istorioa omen du eta hiri errealetan gertatzen dira gehiengoak. Millennium aldizkariak antza handia du Expo aldizkariarekin; idazleak hemen egiten zuen lan eta biak jasaten zituzten finantza arazoak eta presioak.

Argudioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mikael Blomkvist sententziatzen dute Wennerström enpresariaren izena zikindu zuelako eta Millenium aldizkari ekonomikoan puntako idazlea bazen ere, atzera egin beharrean izango da orain.

Egoera hori aprobetxatuz, Henrik Vangerrek, Suedian garrantzi handikoa den Vanger Korporazioaren zuzendari ohiak, proposamen bat egiten dio: Vanger familiari buruzko liburu bat idaztea eta, bide batez, 1966an desagertu zen iloba Harrieti buruz ikertzea. Blomkvistek baiezkoa emango dio, ordainetan Vangerrek Wenneströmi buruzko informazioa emango diola espero duelako.

Horrela, kazetaria Hedestad herrixkara joango da (leku hau ez da erreala), Vangertarren bizileku nagusia eta Blomkvist familiako kideak ezagutzen joango da.

Gora-behera latzak daude han: akzioak familiarteko guztien artean banatuta daude; haietako batzuk naziak izandakoak dira; eta Harriet Vangerren desagerpena misterioa izaten jarraitzen du. Neskaren aita asasinoa izan zen eta emakume batzuk hil zituen. Poliziak ez zuen erailketa haiek argitzerik lortu eta Harrietek sexu gehiegikeriak jasan zituen, bai aita eta baita anaiarengandik ere. Bere burua defendatu nahian, aita hil beharrean izan zen, baina anaia Martinek ikusi zuen eta hura ere basapizti hutsa zen. Lehengusu baten laguntzarekin, Harrietek alde egingo du. Bitartean, Martin Vangerrek azken 40 urteak emakumeak bahitzen, torturatzen, bortxatzen eta asasinatzen eman ditu.

Hori dena argituko dute Mikael Blomkvist eta Lisbeth Salanderrek. Honek salbatuko du kazetaria Martin Vangerrek ia hilean daukanean eta asasinoren atzetik ekingo dio, baina hura auto istripu batean hilko da ihesaldian.

Azkenean, Henrik Vangerrek agindutako informazioa ez zaio iritsiko, baina Lisbeth Salanderrek lagunduko dio Wenneströmen ibilera okerrari buruzko frogak aurkitzen. Bide batez, Wenneströmen diru beltzaren jabe ere egingo da neska.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mikael Blomkvist, kazetaria eta Millennium aldizkariaren jabeetako bat.
  • Lisbeth Salander, 24 urteko hackerra, azkarra, baina nortasun zailekoa. Honek ere, haurtzaro konplikatua izan du eta bere istorioa izango da trilogian jarraipena izango duena.
  • Henrik Vanger, Vanger Korporazioaren zuzendari ohia.
  • Hans-Erik Wennerström, industriari suediarra, Blomkvisten helburua korrupzioa argitzeko.
  • Harriet Vanger, orain 40 urte desagertutako Henriken iloba.
  • Martin Vanger, Harrieten anaia eta Henriken iloba. Egun, Vanger Korporazioaren zuzendaria.
  • Nils Bjurman, abokatu korruptoa eta Lisbeth Salanderren tutore legala. Lanak emango dizkio Salanderri.
  • Cecilia Vanger, Harald Vangerren alaba eta Henriken iloba.
  • Erika Berger, editora y co-proprietaria de Millennium. Amiga y amante de Mikael Blomkvist.
  • Dirch Frode, Vanger Korporazioko abokatua eta Henrik Vangerren laguntzaile eta lagun nagusia.
  • Dragan Armanskij, Milton Security segurtasun konpainiko zuzendaria eta Lisbeth Salanderrek nagusia.
  • Miriam Wu (Mimmi), Lisbeth Salanderren lagun mina.
  • Christer Malm, Millenniumeko argazkilaria eta jabeetako bat.
  • Anita Vanger, Cecilia Vangerren ahizpa, Henriken iloba eta Harrieten laguna.

Lekuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hedestad eta Hedeby uhartea, krimena gertatu zen lekua.
  • Estokolmo (Södermalm auzoa, batez ere) eta Estokolmoko artxipielagoa, Mikael, Erika, eta Lisbeth bizi diren tokia.
  • Norsjö en Västerbotten, Suedia iparraldean.
  • Hainbat gauza Londres, Zürich edo Australian ere gertatzen dira.

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]