Emanuel Filiberto, Savoiako dukea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Emanuel Filiberto, Savoiako dukea

Emanuel Filiberto goitizenaz Burdinburu[1] (Chambéry, 1528ko uztailaren 8a - 1580ko abuztuaren 30a) Savoiako dukea izan zen, 1553-1580 bitarteko urteetan. Karlos V.a enperadorearen zerbitzaria izan zen, Schmalkaldengo Ligako alemaniar printzeen aurka borrokatu zen (1545), eta frantsesak garaitu zituen Saint-Quintingo guduan. Bere lurraldeak berreskuratu zituen Cateau-Cambrésisko bakearen ondoren (1559), eta, Margarita, Frantzisko I.a Frantziakoa erregearen alabarekin ezkondu zen.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Emanuel Filiberto, Savoiako dukea Aldatu lotura Wikidatan