Emanuel II.a Paleologo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Emanuel II.a Paleologoa» orritik birbideratua)
Emanuel II.a Paleologo

bizantziar enperadore

1391ko otsailaren 16a - 1425eko uztailaren 21a
Joan V.a Paleologo - Joan VIII.a Paleologo
Bizitza
JaiotzaKonstantinopla1350eko ekainaren 27a
Herrialdea Bizantziar Inperioa
HeriotzaKonstantinopla1425eko uztailaren 21a (75 urte)
Familia
AitaJoan V.a Paleologo
AmaHelena Kantakouzene
Ezkontidea(k)Helena Dragaš (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaPalaiologos (en) Itzuli
Hezkuntza
HizkuntzakErdi Aroko greziera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta idazlea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasun ortodoxoa

Emanuel II.a Paleologo (grezieraz: Μανουήλ Β΄ Παλαιολόγος, Manouēl ho déyteros Palaiologos; Konstantinopla, 1350eko ekainaren 27a - Konstantinopla, 1425eko uztailaren 21a) soldadu, estatuburu, eta 1391tik 1425ra arte enperadore bizantziarra izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joan V.a Paleologo enperadorearen eta bere emazte Helena Kantakouzeneren bigarren semea zen.

Aitak despota izendatuta, Emanuel II.a izango zenak mendebaldera bidaiatu zuen, 1365ean eta 1370ean, Bizantziar Inperioarentzat laguntza bila. Tesalonikako gobernadore zen 1369tik aurrera.

1373an izendatu zuten erregetzarako oinordeko, haren anaia zaharrena Androniko IV.a Paleologok aitaren aurkako matxinada egin ondoren. Aitaren enperadorekide izendatu zuten 1373an, eta, 1379an, aitari Konstantinopla eta tronua —Andronikok 1376an hartu zuena— berreskuratzen lagundu zion.

Joan V.ak eta Emanuelek tronua berreskuratu zuten turkiarren laguntzarekin, eta sultanari zerga ordaindu eta laguntza militarra eman beharrean aurkitu ziren. 1390ean, Joan VII.a Paleologo, Andronikoren semea, Konstantinoplaz eta tronuaz jabetu zen, baina turkiarrek berriz ere Emanueli eta bere aitari haiek berreskuratzen lagundu zioten.[1] Emanuelek Bayezid I.a sultanaren gortean bizi behar izan zuen, meneko basailu gisa. Aita hil zenean, 1391n, Konstantinoplara ihes egin zuen.

1391n izendatu zuten enperadore Emanuel II.a Paleologoa izenarekin.

Otomandarrek bere inperioari egiten zioten presioari aurre egiteko, 1399-1400 urteetan, Paleologoak bidaia egin zuen Europako Mendebaldera bertako erresumetan alianzak lortzeko. Parisen zelarik 1400eko abuztuan, Nafarroako Karlos III.a erregeari oparia bidali zion, Alejo Vianakoa delako baten bitartez. Lignum crucis egiazko bat (ustez), eta latinez eta grezieraz idatzitako gutunaz bat zihoan, non objektuaren benetakotasuna ziurtatzen enperadorearen izenpearekin. Erlikiari harrera ofiziala egin zitzaion Iruñeko katedralean, 1401eko urtarrilaren 6an eta harrezkero bertan gordea dago Iruñeko Ligmum crucisa.[2].

Emanuel II.aren oparia Nafarroako erregeari: Lignum crucisa.

Emanuelek bake-hitzarmen bat antolatu zuen Beyazid-en ondorengo zen Mehmed I.arekin, horrela Tesalonika eskuratu eta zergak ordaintzeari amaiera emateko. Bakezko harremanek 1421era arte iraun zuten, Mehmet hil zen arte; Emanuelek estatu-gaiak alde batera utzi zituen, bere interes erlijioso eta literarioak lortzeko lanei ekiteko. Emanuel II.a, hitzarmen iraingarri bat sinatzera behartua izan ondoren, monasterio batera erretiratu zen; 1425ean hil zen.

Ezkontza eta seme-alabak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emanuel II.a gizon heldua zela ezkondu zen Helena Dragašekin, Konstantino Dragaš printze serbiarraren alabarekin, eta zazpi seme izan zituzten. Bosgarren semea, Konstantino XI.a Paleologo, Bizantziar Inperioko azken enperadorea izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. (Gaztelaniaz) Arigita, M.. (1911). El «Lignum Crucis» de la Catedral de Pamplon. Iruñea: Boletín de la Comisión de Monumentos. Históricos y Artísticos de Navarra, 123-126 or..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]