Emmanuel Swedenborg
Wikipedia(e)tik
(«Emanuel Swedenborg» orritik birbideratua)
Emmanuel Swedenborg Suediar mistikoa, filosofoa eta zientzialaria (Stockholm, 1688 - Londres, 1772). Urte askotan idatzi zuen zientzia gaiez. Kristalografiaren hastapenak ezarri zituen eta geologiaren aurrerabidea bultzatu zuen. Meditazioan murgildu zen eta Bibliaren interpretazioa egiten ahalegindu zen. Sekta berezietan antolatu ziren ikasle ugari izan zituen, Ingalaterran batez ere, Jerusalem Berriko Eliza izena hartu zutenak. Lan aipagarriak ditu: Principia rerum Naturalium (1734); Regnum animale (1744-1745); Arcana Cœlestia (1747-1758); Vera Christiana Religio (1771).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.