Emil Burian

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Emil Burian (Plzen, Txekoslovakia, 1904 - Praga, Txekoslovakia, 1959) Txekoslovakiako musikagile, idazle eta antzerki eta zinema-gidoilaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Era guztietako arte-moduak eta era guztietako antzerki-lanak egin zituen. Musikalari familia batean jaio zen, eta hemeretzi urte zituela bukatu zuen bere sei operetako lehena. Piscator eta Meyerhold musikagileen eskolakoa zen.

1934an antzoki bat zabaldu zuen, egile txekiar berrien lanak eta klasikoen moldapenak zabaltzeko. Antzezlan horietan dantza, filmak, kantuak, musika, proiekzioak, grabazioak eta abar erabiltzen ziren.

1941-1945 bitartean nazien kontzentrazio-esparru batean egon zen. Alderdi Komunistako kidea zen; parlamentari izan zen 1948an.

1954an Txekoslovakiako artista nazionala izendatu zuten.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]