Emilianotar glosak
Emilianotar glosak Aemilianensis 60 latinezko kodexaren bazterretan X. mendeko bukaeran edo XI. mendeko hasieran latinez, erromantzez eta euskaraz eskuz idatzitako oharpen txikiak dira. Kopiatzailearen helburua latinezko testuaren zenbait pasarteen azaltzea zen[1]. Filologian glosa honen garrantzia ez zen XX. mendera arte kontuan hartua, mila inguruko glosetatik ehun edo orduko erromantzez eta bi euskaraz daudelako eta hizkuntza bien lehendabiziko idatzizko lekukoa direlako[2].
Eskuizkribuak San Millán de Susoko monasterioan aurkitu zituzten, Donemiliaga Kukulako udalerrian (Errioxa).
Eduki-taula |
Hizkuntzak [aldatu]
Aemilianensis 60 kodexaren mila inguruko glosetatik ehun edo orduko erromantzez eta bi euskaraz daude. Latinez idatzitakoak latin arruntez daude, hau da, testuarena baino ulertzeko errazagoa zena. Batzuetan azaletik baino ez da latina, latinez idatzitako eta erromantzez ahoskatutakoa dagoealako[3].
Euskarazko glosak [aldatu]
31 eta 42. glosetan euskarazko oharpen bi agertzen dira:
- jzioqui dugu / guec ajutuezdugu
- "piztu dugu" / "gu ez gara egotzi"
Bigarrenaren erromantzezko bertsioaren glosa ere bazen: nos non kaigamus[4]
Oharpen txiki bi hauek epigrafiazkoak ez diren lehendabiziko euskaraz idatzizko lekuko ezagunak dira.
Gainera, hizkuntzalariek eskualdeko toponimian euskarazko termino asko daudenez, Errioxa Garaia euskara-erromantze mugan zegoela uste dute[5].
Erromantzezko glosak [aldatu]
Hizkuntzalarien ustetan, glosetan euskal ezaugarri asko daude, honek idazle elebidun (euskara-erromantze) baten ezaugarria izanik. Dudatan daude, berriz, erromantzea sailkatzean: errioxar aurrerromantze, nafar-aragoiera edo errioxar-gaztelania. Badaude nafar-aragoierazko hitz asko, tartean muito, feito, honore, (orduan femeninoa izanik), plicare, lueco, cono, ena, eta abar.
Menéndez Pidal[4] (1950), Lapesa[6] (1981), Alarcos (1982) edo Alvarren (1976, 1989) ustetan nolabaiteko koiné linguistikoa izan zen[7]. Honek logikoa da, orduko Donemiliaga Kukula birpopulatutako eskualdea izanik, leku askotatik etorritako biztanleak zituelako.
Bestetik germanismoak ere bazituen[8], adibidez 20 eta 21. glosak:
- desolabuntur - nafragarsan
- dextruuntur - nafragatos
Hona hemen adibide batzuk:
| Glosa | Nafar-aragoieraz | Gaztelaniaz | Latinez | Euskaraz |
|---|---|---|---|---|
| de los (delo) | de los, d’os | de los | < DE ILLOS | Haiena |
| ela | a, l’ | la | < ILLA | Bera |
| ena, enos | en a, en os | en la, en los | < IN ILLAM, IN ILLOS | Haietan |
| fere | fer | hacer edo facer | < FACERE | Egin |
| siéculo | sieglo | (sieglo >) siglo | < SAECULU | Mende |
| yet | ye | es | < EST | Da |
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ C. García Turza eta M.A. Muro, "Introducción a las Glosas Emilianenses", Logroño: Errioxako gobernua, 1992
- ↑ Nieto, Juan Ángel. "Glosas Emilianenses. Cuna de la Lengua Castellana". Edilesa, 2007. ISBN 978-84-8012-585-7
- ↑ J. Javier Mangado Martinez: El nacimiento del castellano
- ↑ a b Ramón Menéndez Pidal, "Orígenes del español" (3. ed.), Madril, 1950, 3-9. orr. Online
- ↑ Maria Teresa Etxenike: La lengua vasca y el estudio de su historia
- ↑ Rafael Lapesa, "Historia de la lengua española", Madril: Gredos, 1981
- ↑ Rafael Cano, Historia de la lengua española', Bartzelona: Ariel, , 2005, 304. orr.
- ↑ César Hernández, "Estudio lingüístico y notas a la edición de las Glosas Emilianenses y Silenses", Burgos, Burgosko udala, 1993