Emilio Salgari
Emilio Salgari (Verona, Italia, 1862ko abuztuaren 21a - Val San Martino, Turin, Italia, 1911ko apirilaren 25a) italiar idazlea izan zen.
[aldatu] Biografia
Jules Verne, Sue eta Alexandre Dumas idazleen ereduei jarraituz, gazteentzako 150 ipuin eta 80 kontakizun inguru idatzi zituen, gehienak abenturetan oinarrituak. Sandokan pertsonaia ospetsua sortu zuen, eta haren liburu batzuek arrakasta sonatua lortu bazuten ere, ekonomia-arazo larriak izan zituen eta bere buruaz beste egin zuen.
Haren lan nagusiak: I misteri della jungla nera (1895, "Oihan beltzeko misterioak"); I pirati della Malesia (1896, "Malaysiako piratak"); Il Corsaro Nero (1899, "Kortsario beltza"); Le tigri di Mompracem (1901, "Mompracemeko tigreak"); Jolanda la figlia del Corsaro Nero (1905, "Jolanda, Kortsario beltzaren alaba"); eta Sandokan alla riscossa (1907, "Sandokanen mendekua"). Zinemarako eta telebistarako egokitu dira Salgariren lan asko.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.
