Emin Paxa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Emin Paxa

Emin Paxa —jaiotza izena: Isaak Eduard Schnitzer; bataio izena: (1847 inguruan): Eduard Carl Oscar Theodor Schnitzer— (Oppeln, Silesia, Alemania, 1840ko martxoaren 28a - Kanena, Kongo, 1892ko urriaren 23a) bidaiaria eta kolonizatzailea izan zen. Medikuntza-ikasketak egin zituen. Turkian jardun zuen Isamel Hakki paxaren zerbitzuan (1871). 1875ean Sudana jo zuen eta handik Egiptora igaro zen (1876). Ekuatoreko herrialdeetako gobernari izendatu zuten 1878an. Mahdisten aurka borrokatu zen, beltzen salerosketa eragotzi zuen, eta boliaren merkataritza bultzatu zuen. Bertako biztanleek hil zuten, Aintzira Handien lurraldea Alemaniaren kontura ikertzen ari zen bidaia batean.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Emin Paxa Aldatu lotura Wikidatan