Emma Watson
![]() |
||
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Emma Charlotte Duerre Watson | |
| Jaio | 1990eko apirilaren 15a | |
| Paris ( |
||
| Lan nabarmenenak | Harry Potter | |
| Webgunea | EmmaWatsonOfficial.com | |
| IMDB | IMDBko fitxa | |
Emma Charlotte Duerre Watson (Paris, Frantzia, 1990eko apirilaren 15a - ) Frantzian jaiotako ingeles aktore bat da. Bereziki ezagun egin zen Hermione Grangeren paperari esker, Harry Potter filmen hiru protagonistetako bat, J.K. Rowlingek idatzitako liburu ospetsuetan oinarrituak.
Bizitza[aldatu]
Watson bederatzi urte zituenean izan zen aukeratua Hermione Grangerren papera betetzeko, nahiz eta ordu arte eskolako antzerki lanetan izan aritua soilik. 2001etik 2007ra Harry Potteren bost filmetan agertu da, eta azken hiru filmetako partaidetza konfirmatua dago (azken liburua bi zatitan banatuko dute): Harry Potter eta Odol Nahasiko Printzea (2009ko uztailaren 17an estreinatu zena) eta Harry Potter eta Herioaren erlikiak. Lan hauek hainbat sariren irabazia eman dizkiote, eta 10 milioi libra baino gehiagoko irabaziak.
2007an Harry Potteretik kanpoko bi proiektu egingo zituelari buruzko berria eman zuen: Ballet Shoes eleberriaren telebista-adaptazioa eta The Tale of Despereaux izeneko animaziozko filma. Ballet Shoes 2007ko abenduaren 26an estreinatu zen ("Boxing Day", Erresuma Batuan) BBC Onen eskutik, 5,2 milioi ikusle izan zituena. The Tale of Despereaux 2008ko abenduaren 19an agertu zen zineetan.
Filmografia[aldatu]
| Urtea | Filma | Pertsonaia |
|---|---|---|
| 2001 | Harry Potter and the Philosopher's Stone | Hermione Granger |
| 2002 | Harry Potter and the Chamber of Secrets | |
| 2004 | Harry Potter and the Prisoner of Azkaban | |
| 2005 | Harry Potter and the Goblet of Fire | |
| 2007 | Harry Potter and the Order of the Phoenix | |
| Ballet Shoes | Pauline Fossil | |
| 2008 | The Tale of Despereaux | Pea printzesa |
| 2009 | Harry Potter and the Half-Blood Prince | Hermione Granger |
| 2010 | Harry Potter and the Deathly Hallows | |
| 2011 | Harry Potter and the Deathly Hallows |
