Emmanuelle Béart

Wikipedia, Entziklopedia askea
Emmanuelle Béart


UNICEFen borondate oneko enbaxadorea

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEmmanuelle Marie Hélène Béart
JaiotzaGassin1963ko abuztuaren 14a (60 urte)
Herrialdea Frantzia
BizilekuaProventza-Alpeak-Kosta Urdina
Lehen hizkuntzafrantsesa
Familia
AitaGuy Béart
AmaGeneviève Galéa
Ezkontidea(k)Daniel Auteuil  (1993ko irailaren 10a -  1995eko irailaren 21a)
Michael Cohen  (2008ko abuztuaren 13a -  2011)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaCollège International Marie de France (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, zinema aktorea, modeloa eta antzerki aktorea
Pisua55 kilogramo
Altuera1,64 metro
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna
judaismoa

ebeart.co.uk
IMDB: nm0000322 Allocine: 5902 Allmovie: p4789 TCM: 12101 Metacritic: person/emmanuelle-beart TV.com: people/emmanuelle-bart
Musicbrainz: e4963f03-e10a-4ec1-a68e-b1d0cf079fcf Discogs: 320938 Allmusic: mn0000191343 Edit the value on Wikidata

Emmanuelle Béart (Gassin, 1963ko abuztuaren 14a) frantziar antzezlea da. Guy Béart abeslari eta musikagilearen alaba. Lehenengo filma Demain les mômes (1976) izan zen. Ikasketak Kanadan egin zituen. Han, Robert Altman zinemagilea ezagututa, antzezle egitea erabaki zuen. Frantziara itzuli zenean, arte dramatikoko eskolak hartu zituen, eta telebistan aritu zen gero. Caroline Hupperten telefilm batean, Maria Antonietaren papera egin zuen. Antzerkian, Marivaux, Molière eta Anouilhen lanak antzeztu zituen. Zinemari dagokionez, Bigarren Antzezle Onenaren Cesar saria eman zioten Claude Berriren Manon des sources (1986) lanagatik. 1989an, arrakasta handia lortu zuen Yannick Bellonen Les Enfants du désordre lanarekin. Lan horretan, bazterturik bizi den pertsonaia bat lehenera etortzen da antzerkiari esker. Ondoren egin zituen La Belle Noiseuse (1991), Un coeur en hiver (1992), Nelly et M. Arnaud (1995), L'Enfer (1994), Une femme française (1995) eta Mission: Impossible. 2002, Europako Zinemaren Saria eta Berlinaleko Zilarrezko Hartza irabazi zituen Huit Femmes filmari esker.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Emmanuelle Béart Aldatu lotura Wikidatan


Biografia
Frantzia
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.