Emoji

Wikipedia, Entziklopedia askea
Emoji beraren zenbait aldaera, Twitter, Noto Emoji Project eta Firefox OS sistemetan erabiliak.

Emoji, posta elektroniko eta web orrialdeetan maiz erabiltzen diren ideogramak edo karaktereak dira. Sentikur edo emotikonoak bezala erabili ohi dira, baina azken hauek bezala karaktere errenkadak izan ordez, testuan txertaturiko benetako irudi-karaktereak dira. Gainera, emojiak sentikurrak baino askoz ere ugariagoak dira, eta beraz komunikatzeko ahalmen handiagoa dute.

Emojiek Japonian dute jatorria, eta han sortu da hitza bera ere: e (絵, euskaraz, irudi), eta moji (文字, euskaraz, karaktere) japonierazko hitzen elkarketa da. Japoniar telefono mugikorretan agertu ziren lehen aldiz, 1997an. 2010etik aurrera, Unicode sisteman txertatu ziren, eta horrela mendebaldean hedatu ziren. Geroztik mundu zabalera hedatu dira, bereziki smartphoneetako sistema eragileetan, hala nola Androiden.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Informatika Artikulu hau informatikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.