Empúries

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Koordenatuak: 42°08′05″N 3°07′14″E / 42.13472°N 3.12056°E / 42.13472; 3.12056

Erromatar mosaikoak.

Empúries (gaztelaniaz: Ampurias; antzinako grezieraz Ἐμπόριον,[1] «azoka»; latinez Emporiae) greziar eta erromatar antzinako hiria izan zen, Hispaniako ipar-ekialdean zegoena. Fozeako kolonoek sortu zuten k. a. 575ean mendebaldeko Mediterraneoan merkatal-gunea izateko. Erromatarrek konkistatua, Goi Erdi Arora arte iraun zuen. Hustu zutenean Sant Martí d'Empúries geratu zen, egungo L'Escala udalerrian dagoena.[2]

Rosesko golkoan dagoen aztarnategia Iberiar Penintsulan dagoen greziar aztarnategirik inportanteena da. Ter eta Fluvià ibaiek zeharkaturiko ordoki batean dago eta berez ez da aztarnategi bakarra baizik eta hiru ezberdinak: Palaiapolis, Neapolis eta erromatar hiria.

  • Palaiapolis (grezieraz παλαιάπολις, «hiri zaharra»). Estrabonen esanetan, Massaliako fozearrek eratu zuten kostaldetik gertu zegoen uhartetxo batean, egungo Sant Martí d'Empúries dagoen lekuan.
  • Neapolis (grezieraz νεάπολις, "hiri berria"). Hiri zaharreko zabalgunea izan zen, honen hegoaldean.
  • Erromatar hiria gotorleku (praesidium) bat izan zen, Neapolisetik mendebalderantz zegoen muino batean. 750x350 metroko errektanguluak harresiz inguraturik zegoen eta zenbait cardus eta decumanus ditu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Estrabon, Geografia, III 4, 8. orrialdea .
  2.   Xavier Aquilué Abadías; Pere Castanyer Masoliver; Marta Santos Retolaza; Joaquim Tremoleda Trilla (2007), Guías del Museu d'Arqueologia de Catalunya: Empúries (2. argitaraldia), Museu d'Arqueologia de Catalunya, 115. orrialdea, ISBN 84-89936-72-2 .
Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Empúries


Historia
Katalunia
Artikulu hau Kataluniako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.